20221011- Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Hain…-ela / Mikel Zalbide / Arima Soul


Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskaraldia

Zer da “euskaraz egitea”?

Mintzajardunaren dimentsio kuantitatiboak eta kualitatiboak aztertzea eskatzen du galdera horri eman beharreko erantzunak. Arazorik ez dugu falta izango, azterlan horretan hasi orduko. Lan-unitatea, izan ere, gutxitan izango da txuri/beltz modukoa.

Egin dezagun proba: “euskaraz egiten al duzu?” galdetzen badiogu inori, honelakoak entzun ditzakegu bere ahotik:

a) “bai horixe: etxean, kalean eta lanean ez dut besterik egiten egun osoan; ametsetan ere euskaraz ari izaten naiz; irakurri eta idatzi ere euskaraz egiten dut oso nagusiki.”

b) “euskaraz hitz egiten dut maizenik, ia erabat; baina irakurri eta idatzi erdaraz egiten dut gehienetan”;

c) “segun non nagoen, norekin ari naizen eta zertaz, batera edo bestera egiten dut: batzuetan euskaraz, besteetan erdaraz”; lekuak, solaskideak eta gaiak erabakitzen dute hori.

d) “bietara egiten dut nahas-mahas, euskaldunekin: bietara egiten dut etxean, kalean, lantokian eta lagunartean”;

e) “gehienetan erdaraz ari izaten naiz, baina euskaraz ere egiten dut hainbat alditan (lagun batzuekin, edadeko euskaldunekin, gurasoen herrira noanean)”;

f) “jakin badakit ondo samar, baina gutxitan egiten dut euskaraz; erdaraz bizi naiz oro har”;

g) “sé algo de euskera, y a veces lo uso: en el trabajo o en la calle (kaixo, agur, eskerrikasko, egunon), en el mercado semanal (zenbat da?), cuando me sale sin querer (que goxo habeís puesto el salón), cuando hablo con la nieta (Ainhoa, tori palomitas maitia!), cuando nos ponemos a cantar (hegoak ebaki banizkion), con el perro (Lagun, etorri!). Lo demás siempre en erdera”;

h) “No sé euskera, aunque ya me gustaría”, eta

i) “Hablo español14: para ser de aquí no hace falta hablar euskera”.

https://soziolinguistika.eus/files/mikel_zalbide_bat100.pdf

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude