Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Euskara hobetzen
HAIN…-ELA
Ez da zuzena –ELA era honetan erabiltzea:
– HAIN da ederra, denak liluratzen dituELA
Nahikoa da perpausak elkarren ondoan ematea:
– Hain ederra da, denak liluratzen ditu, edo
– Hain da ederra, denak liluratzen ditu, edo
– Denak liluratzen ditu, hain da ederra.
Horrela ere erabil dezakegu, bait– eta –(e)n erabilita:
– Hain da ederra, (non/ezen) denak liluratzen baititu.
– Hain da ederra, non/ezen denak liluratzen dituen.
Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Patxi Petrirena