20220426-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: ikusi naiz, ikusiko gara / Joan Baez / Gernikako bonbardaketaren 85. urteurrena

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskara hobetzen

IKUSI NAIZ / IKUSIKO GARA

Ez da zuzena DU aditza DA aditz gisa jokatzea:

Ibaira bota da. Ibaira bota du bere burua.

Egoera horretan ikusi naizenean, ihesari eman diot.

Egoera horretan gertatu naizenean, ihesari eman diot.

Neure burua egoera horretan ikusi dudanean, ihesari eman diot.

 

Ikusiko gara formula zabaldu da (egongo gara esaten den modu bertsuan edo), baina ELKAR erabili behar dugu:

Laster ikusiko gara

Laster ikusiko dugu elkar 

Laster egongo gara elkarrekin

Hauxe irakurri genion Juan Luis Zabalari, eta beharbada, askotan, pedante ez gelditzeagatik erabiltzen dugu gaizki:

«Nik badakit ‘ikusi zaitut’ zela kasu horretan esaldi zuzena, baina ‘ikusi dizut’ esan diot, bestela oso pedantea gelditzen zelako». Eta neuk ere harrapatu izan dut inoiz neure burua —inguruan Zelig banintz bezala kamuflatzeko joerak hartaratuta— «ikusi zaitut» esan beharrean «ikusi dizut» esateko zorian.

Beste kasu batzuetan, aditzak DA jokoa ere onartzen du, eta egoki dira orraztu naiz, garbitu naizeta bakarrik aurkitu naiz esaldiak. Ez, jakina, arropa erosi naiz.

Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Patxi Petrirena

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude