Iturria: Jabier Oses Azurmendi
Hizkuntza normalizaziorako teknikaria
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Euskara hobetzen
Zalantza eragiten duten zenbait hitz eta izen berezi batzuk absentzia/ausentzia absurdo (absurdu) aintzin/aitzin aintzina/antzina aire girotu (haize girotu, aire egokitu, haize egokitu) arraultza/arrautza batez beste (bataz beste) biluztu/biluzi derrigorrez/behartuta desagerketa / desagerpen, desagertze entzulego / entzuleria, entzuleak errepasatu, berrikusi (birpasatu) ertzantza/ertzaintza film labur (laburmetraia) fleitean izan, sasoian egon / forman egon grekera (gerkera) / greko, greziera; kuadrilla (koadrila, koadrilla) minutu (minuto) kosta ahala kosta (kosta ala kosta) kozinatu (sukaldatu) korbata/gorbata erraz/errez bereiztu/bereizi |
Guztiak hemen
Artikulua
Super-heroi ez diren migratzaileek jai dute
Galiziako hilketa homofoboan erasoa gelditzen saiatu ziren bi migratzaileen egoera erregularizatzea erabaki du Espainiako Gobernuak, sari gisa. “Herritar txartelak” banatzeko irizpide pozoitsu, ziniko eta arriskutsua, inondik inora, asko eta asko direlako ekintza heroikorik egin ez dutelako migrazio politika bidegabera kondenatuta segitzen dutenak.
Halako keinu propagandistikoak ez dira berriak, Emmanuel Macronek ere Mamoudu Gassamaren egoera legeztatu zuen ume bat erreskatatu zuelako, eta orduan ere aipatu genuen zirku erromatarrean nola, enperadoreak hatza altxatu zuela Gassama salbatzeko, gainerako guztiak lehoietara botaz.
Eskubideak sari moduan
Oraingo honetan, jatorri senegaldarreko bi lagunen “humanitatea” eta “konpromiso zibikoa” azpimarratu ditu Espainiako Gobernuak, euren egoera legeztatzeko, “hauek bai, gure artean nahi ditugu” esango balu bezala. Atzean dagoen mezua oso arriskutsua da: berriz ere migratzaile onak eta txarrak bereizten ari dira, gelditu daitezkeenak eta bueltatu behar dutenak, gelditzea merezi dutela demostratzera behartuta daudenak –abiapuntua delako paperik gabe biziraun behar dutela hiru urtez–… eta batez ere, iradokitzen dutelako pertsonak migratzeko duten eskubidea, bertan bizi eta lan egiteko duten eskubidea, agintean daudenek ematen dizuten saria dela, eta ez justizia soziala.
Eta errealitateak dio justizia sozialetik oso urrun dagoela gurean bizi diren migratzaileen egoera, legeak eta gizarteak trabak baino ez baitizkie jartzen.
Marrazkia
Mr. Euskaldun: Zeinen beharrezkoa den gure osasun mentala zaintzea
Buruak agintzen duenean (Jone Bastida Alzuru, BERRIA egunkaria)