Bagera Elkartea-mintzalaguna

‘Eta euskaraz egiten badugu?’ Mintzalagun programa, 24/25 ikasturtea

Bagera – Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak eta Euskaltzaleen Topaguneak  2024/2025 ikasturtean Mintzalagun programan parte hartzeko izen-emate epea ireki dute.

Urtero legez, euskaraz hitz egiteko ohitura duten lagunak, eta mintzapraktika egin nahi dutenak elkartuko dituzte astez aste. Ordubeteko saioak izango dira, aurrez aurrekoak, eta antolatzaileek azaldu dutenez, “euskaraz komunikatzeko gaitasun minimoa” izatea da baldintza bakarra.

Euskara gehiagotan erabiltzeko, euskararen ezagutza handitzeko, euskarazko harremanak egiteko, euskararen alde egiteko… mila arrazoi daude Mintzalaguna izateko.

Bada, ikasturte osoan Mintzalaguna izan nahi duten bidelariek urriaren 1etik 25era arte dute zabalik izen-ematea (30 euro). Bagera Elkartean edota bagera.eus webgunean eman daiteke izena. Aurretik parte hartutako lagunei dagokienez (azken hiru urteetan), ‘Sartu zure kontuan’ aukeran klikatu eta fitxa bete beharko dute soilik.

Informazio osagarria, jarraian.

Bagera Mintzalaguna 24-25-zinea

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude