Euskaraldia-Bulego-Mintzanet

‘Gure Bihotzaren Taupadak’, Euskaraldiko kanta berria

2025eko maiatzaren 15etik 25era egingo dute Euskaraldiaren laugarren edizioa, eta Durangoko Azokan argitu dutenez, BULEGO taldearen Gure Bihotzaren Taupadak kanta izango da abesti ofiziala. Tomas Lizarasu taldeko kideak azaldu duenez, “edonork entzuteko moduko abesti herrikoia sortzea” izan dute xede. Bada, “esatetik egiterako” pausoa emateko deia egiten du abestiak, eta jendea ekintzara bultzatu nahi du. Ilusioa herritarrengan … Continue reading ‘Gure Bihotzaren Taupadak’, Euskaraldiko kanta berria

EuskarAbentrua 2025-izen ematea-mintzanet

Zabalik da 2025eko EuskarAbentura Espedizioan parte hartzeko deialdia

2025ean ere, uztailaren 1etik 31ra bitartean 127 gaztek Euskal Herria zeharkatzeko aukera izango dute, oinez eta euskaraz. Seigarren edizioa izango du EuskarAbentura Espedizioak; zazpi lurralde euskaldunetatik zein diasporatik datozen herritarrei dago zuzenduta. Parte hartu nahi duten 15 eta 17 urte bitarteko gazteek bi modutara aurkez ditzakete hautagaitzak, martxoaren 5a baino lehen. Batetik, espedizioaren webgunean ahalbidetu … Continue reading Zabalik da 2025eko EuskarAbentura Espedizioan parte hartzeko deialdia

Hikodromoa

Euskal Herriko I. Hikadromoa, 2024ko Durangoko Azokan

Euskaltzaleen bilgune izan ohi den Durangoko Azokaren egitarauaren baitan, Euskal Herriko I. Hikadromoa ospatuko da aurten, abenduaren 7an. ZirHika taldeak, Badihardugu elkarteak eta Bagera elkarteak antolatutako ekimena da, Praktikatu AEK, Gerediaga elkartea, Durangoko Udala eta Iurretako Udalaren laguntzarekin. Antolatzaileak hika dakitenak eta ikasten ari direnak gonbidatu nahi dituzte bertan parte hartzera. Euskalkian zein batuan, bakoitzak … Continue reading Euskal Herriko I. Hikadromoa, 2024ko Durangoko Azokan

euskaraldia 2025

Euskaraldia 2025: ‘Elkar mugituz egingo dugu’

2025eko maiatzaren 15etik 25era egingo dute Euskaraldiaren laugarren edizioa, eta atzo, lehen xehetasunak argitu zituzten, Iruñean. Berrikuntzak izango ditu, ilusioa herritarrengan “masiboki” pizteko asmoarekin. “Euskaraldia gaindituko duen Euskaraldia” izan dadin, eraldaketa proposatuko dute antolatzaileek beren egiteko moduetan: Euskaraldia ulertu, ikusi eta bizitzeko modua aldatzea; reset egitea, berrabiaraztea. Bada Elkar mugituz egingo dugu lelopean, aktibazioan, mugimenduan, emozioetan … Continue reading Euskaraldia 2025: ‘Elkar mugituz egingo dugu’

‘BASQUE’. podcasta abiatuko du Etxepare Euskal Institutuak

Urriaren 15ean argitaratuko dute lehenengo atala, Estibaliz Urresola zinemagileari egindako elkarrizketarekin. Euskal kulturari lotutako pertsona nabarmenei ahotsa emango die poscastak urrian zehar. Etxepare Euskal Institutuak euskal kultura eta sorkuntza garaikidea kanpoan proiektatzeko helburuarekin sortu du BASQUE. podcasta. Ulu Mediarekin batera ekoiztuta, azken hamarkadan goranzko joera izan duen audio formatua baliatuko du “Euskal Herria nortasun propio bat … Continue reading ‘BASQUE’. podcasta abiatuko du Etxepare Euskal Institutuak

Bagera Elkartea-mintzalaguna

‘Eta euskaraz egiten badugu?’ Mintzalagun programa, 24/25 ikasturtea

Bagera – Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak eta Euskaltzaleen Topaguneak  2024/2025 ikasturtean Mintzalagun programan parte hartzeko izen-emate epea ireki dute. Urtero legez, euskaraz hitz egiteko ohitura duten lagunak, eta mintzapraktika egin nahi dutenak elkartuko dituzte astez aste. Ordubeteko saioak izango dira, aurrez aurrekoak, eta antolatzaileek azaldu dutenez, “euskaraz komunikatzeko gaitasun minimoa” izatea da baldintza bakarra. Euskara gehiagotan … Continue reading ‘Eta euskaraz egiten badugu?’ Mintzalagun programa, 24/25 ikasturtea

euskarabentura-mintzanet

Getxon amaitu da 2024ko  EuskarAbentura espedizioa

Uztailaren 1ean abiatu zuten 127 gaztek aurtengo EuskarAbentura espedizioa Atharratzen, eta uztailaren 31ra bitartean aritu dira Euskal Herria zeharkatzen. Iragan asteazkenean Getxon bukatu zen inoizko parte hartzerik handiena izan duen edizioa. 27 herritan egin dute gaua pasatzeko geldialdia zazpi lurraldeetako gazteek. Lan taldeak osatuta, kamisetak banatu, ardurak zehaztu eta egunean eguneko programak eta gaiak findu … Continue reading Getxon amaitu da 2024ko  EuskarAbentura espedizioa

Euskarabentua 2024-mintzanet

Martxa betean da 2024ko EuskarAbentura espedizioa

Astelehenean abiatu zuten 127 gaztek aurtengo ibilaldia Atharratzen, eta uztailaren 31ra bitartean Euskal Herria zeharkatuko dute. Getxon bukatuko da inoizko parte hartzerik handiena izan duen edizioa. Lehendabiziko egunak igarota, zazpi lurraldeetako gazteek hartu-emana sendotu dute dagoeneko, eta lan taldeak osatuta, kamisetak banatu, ardurak zehaztu eta egunean eguneko programak eta gaiak findu dituzte. Besteak beste, euskara … Continue reading Martxa betean da 2024ko EuskarAbentura espedizioa

ELEN biltzarra-mintzanet

Europako Hizkuntzen Berdintasunerako Sarea Bilbon bilduko da, azaroan

Europako Hizkuntzen Berdintasunerako Sareak (ELEN-European Languages Equality Network) Bilbon egindo du aurtengo batzar nagusia. Enkontrua azaroaren 8tik 10era izango da, eta Euskalgintzaren Kontseilua arduratuko da antolakuntzaz. 25 lurraldetik gorako ordezkariak elkartuko ditu. Hizkuntza gutxituek Europako gaur egungo testuinguruan duten egoera aztertu zuten iragan astean Bartzelonan, eta bertan izan ziren euskaltzaleak. Hizkuntza berdintasun eta askatasunean aurrera … Continue reading Europako Hizkuntzen Berdintasunerako Sarea Bilbon bilduko da, azaroan

Euskaraldia hasi da. Zein da Mintzaneten erronka?

Euskaraldia ariketa sozial bat da. Euskaraz aritzeko ariketa bat, Euskal Herri osoan burutuko dena azaroaren 18an hasi eta abenduaren 2ra arte. 2018an milaka euskaltzalek batera martxan jarritako ekimena da, 15 egunez, euskararen erabilera areagotzea, eta hirugarren edizioa du honako hau: jendearen erronkak eta konpromisoak zehaztea du xede 2022ko edizioak. Helburu edo erronka batekin hasiko du … Continue reading Euskaraldia hasi da. Zein da Mintzaneten erronka?