Urriak 2-mintzanet-bmi

Konparazioak [Bost minutuko ikastaroa]

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila


Euskara hobetzen

KONPARAZIOAK

Konparazioetan egiten ditugun ohiko akatsak ikusiko ditugu:

Izen neurgaitzekin –KO atzizkia ez erabiltzea

– Nik zuk  beste_ gogoa daukat.     Nik zuk besteKO gogoa daukat.

– Gaur atzo beste_ hotz egiten du. Gaur atzo besteKO hotza egiten du

– Nahi beste_ zarata atera.             Nahi besteKO zarata atera.

– Guk zuk adina_ interes dugu.       Guk zuk adinaKO interesa dugu.

– Ez dago behar adina_ lekurik.       Ez dago behar adinaKO lekurik.

-n menperagailuari –a mugatzailea eranstea

– Neska hori dirudieNA baino indartsuagoa da.

– Neska hori dirudieN baino indartsuagoa da.

– Ez pentsa, ez da zuk uste duzuNA bezain erraza.

– Ez pentsa, ez da zuk uste duzuN bezain erraza

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude