Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Euskara hobetzen
Izenondoaren kokagunea
Izenaren eskuineko aldean kokatzen da izenondoa, eskuarki
(kolore gorri, itsaso txar…).
Ezkerreko aldean ezar daitezkeen bakarrak –dun (→ -dun atzizkia) eta -(t)ar (→ –ar atzizkia (aldaerak: -tar (-dar), -ztar)) atzizkiez osaturikoak dira, izenlagunak ere bai baitira horiek:
frantziar idazle, adimendun izaki…
Jakina, eskuinean ere ezar daitezke (idazle frantziar, izaki adimendun…).
Tentuz zaintzekoak dira izenondoen erabidearekin eta kokapenarekin zerikusia duten zenbait hutsegite:
– koloreak (→ kolore: *gorri kolore, *gorri koloreko (> kolore gorri(ko))): *gorri kolore, *gorri koloreko (> kolore gorri(ko))
– maileguak (→ adjektibo erreferentziala)
– nekazal, merkatal, monetal, unibertsital eta gisako formak (→ -al hitz-bukaerakoa; → *nekazal-; → *merkatal, *merkatal zentroa)