Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Euskara eskuz esku
Euskaltzaindiaren baliabide bat da, Ipar Euskal Herriari begira garatutakoa.
Euskara eskuz esku zer da?
Zergatiak
Berrogeita hamar bat urtez Euskaltzaindiak garatu duen euskara batuak bere bidea egin du euskal komunitatean; Ipar Euskal Herrian ere bai. Haren beharra ez dute eztabaidatzen orain euskaraz idazten dutenek, eta gizarte-alor anitzetan sartua da, bai idatzian, bai ahozko moldean.
Halere, adituetarik kanpo, Ipar Euskal Herrian guti edo gaizki ezagutua dela ohartzen da. Batzuetan, tokiko hizkerekin nahasten da. Hiztun zenbaitek zalantzak badituzte: zein forma erabil testuinguru batean edo bestean? Zein da euskara batuan forma egokia? Haurtzaroan ikasi nuen forma hori erabil daiteke euskara batuan? Etab.