Taupa euskaltzaleen mugimendua

Taupa, euskaltzaleen mugimendu eraldatzailea

Euskal Herri osoko euskaltzaleak Taupa mugimenduaren baitan saretuko dira aurrerantzean. Larunbatean, Bilboko Kafe Antzokian aurkeztu zuten orain arte Euskaltzaleen Topagunea lez ezagun izan den proiektuaren izen eta izaera berritua; “eraldaketa sozial sakon bat eragin” nahi dutela adierazi zuten kideek.

Honela azaldu dute: “Aldaketa norberarengandik hasten dela jakitun, garena eta egiten duguna ezbaian jartzera, eta aurrerantzean izan eta egin nahi duguna berrasmatzera ausartu gara. Gauzak aldatzeko sortu ginen, eta gauzak aldatzera goazelako, eragin nahi dugun tamainako eraldaketa gorpuztea dagokigu”.

Mugimenduaren muina euskara elkarteek jarraituko dute izaten. Baina elkarteek ez ezik, euskararen alde ekarpena egin nahi duten herritarrek euskaltzaleen mugimendura batzeko aukera izango dute ere.

Hala, “elkarterik ez dagoen herri eta eskualdeetan bizi diren euskaltzaleek nazio mailako mugimenduarekin harreman zuzena izango dute”, eta ondorioz, “topagune izatetik euskaltzaleen mugimendu izatera” pasatuko da orain.

 

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude