Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Euskara hobetzen
Maitasuna
Modu askotara adierazten dugu maitasuna:
asko maite zaitut, oso maite zaitut, anitz maite zaitut, gura deutsut, nahi dizut… Zein da egokia?
Ibon Sarasolak aspaldi eman zuen horri buruzko iritzia Euskadi Irratiko Faktoria saioan:
-Niretzat neutroena, eta erabiliena, eta bultzatuko nukeena asko maite zaitut da.
–Inondik ere ez nuke ezer aitatuko oso maite zaituten alde (sic), baina igual, gaur egun, hain zuzen, hori, jasoagoa edo, bueno, zeragoa gelditzen da; pixka bat finagoa edo holako zerbait, baina ez gehiago erabiltzen delako baizik-eta marka hori jarri zitzaiolako hasi zenean…
–Eta besteak: anitz maite zaitut, asko nahi dizut eta asko gura deutsut, bakoitza bere mailan eta bere tokian, ba, nik ez dut ezer horien kontra, egia esan.
–Bizkaian erabiltzen den gura dotzut?
Hori nola gaitzetsiko duzu? Ez, ezin da. Bestea hobea dela, batez ere… klaro, hemen gauza bat da idaztea eta beste bat hitz egitea. Hori ere kontuan hartu behar da.
Habe Ikasbil
kaixo:
bost minutuko ikastaroa jaso nahiko nuke.
esakerrik asko!