Abuztuak 6-bmi-mintzanet

Aditza saihesbidetik (Xabier Amuriza) [Bost minutuko ikastaroa]

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila


Euskera hobetzen

“Aditza, hizkeran, oso samar eta erraz erabiltzeko gai diren hiztunak ez dira %10.”

III) SUBJUNTIBOA

«Kontsulta bat eskatuko dut, neurologo batek ikus zaitzan».

– «Zer egin dizuet nik, esker txar hori eman diezadazuen?». Zaitzan, diezaguzuen, gaitzazuen, diezazudan ….

Hiztunek ez dakite adizki horiek esaten. Eta iraganean, are gutxiago: Genitzan, zintzagun, gintzazuen, geniezazun, ziezazkidan …. Zer egin?

  1. T(Z)EKO

– «Kontsulta bat eskatuko dut, neurologo batek zu ikusteko».

– «Zer egin dizuet nik, zuek guri esker txar hori emateko?».

Eta horrelaxe subjuntibo guztiak, oraineko nahiz iraganeko. Beste pare bat adibide:

Nik zer egin dizut-nizun zuri, zuk niri zorrak ordaindu nahi ez izateko?

– Ez dakit-nekien zer egin behar dudan-nuen zu egoeraz jabetzeko.

  1. T(Z)EA

Ez da nahikoa zuek niri dena barkatzea (barka diezadazuen) ni zuekin denean konforme egoteko (egon nadin).

Komeni da gai hau denon artean aztertzea (azter dezagun), txoriburu baten asmakizuntzat ez gelditzeko (gelditu ez dadin).

Zu ere proiektu honen parte izatea (izan zaitezen) nahi genuke.

Zu ere proiektu honen parte izatea (izan zintezen) nahi genuen.

Bi baliabide horiekin, T(Z)EKO – T(Z)EA, subjuntibo guztien arazoa argi eta zuzen konpontzen da. Testuinguruen arabera, beste saihesbide batzuk ere egon litezke, baina bi badiren tokian, ez gara saiatuko gehiagoren bila.

Aditza saihesbidetik. Xabier Amuriza

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude