Bost minutuko ikastaroa - Abuztuak 1 - Mintzanet

Bost minutuko ikastaroa: Inpertsonaltasuna / Ana Luisa Amaral / diskoen karatulak

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila


Euskara hobetzen

Inpertsonaltasuna

Esaldi inpertsonalek indarra kentzen diote testuari, eta ezkutatu egiten dute agentea edo egilea. Azken buruan, berriari ere indarra kentzen diote, albistea nork edo zerk eragin duen lausotzen baitute.

Nolabait, kazetaritzaren egiteko nagusiarekin kontraesanean dago estilo inpertsonala: gertakari bat albiste bihurtu badugu, norbaitek zerbait egin edo esan duen seinale izango da; bada, esaldi inpertsonaletan, ez du inork ezer egiten, eta gauzak berez-edo gertatzen direla dirudi:

[] Atzo aurkeztu zen emaitzak biltzen dituen txostena. Bertan, sektorearen diagnostikotik abiatuta, hainbat aholku eta proposamen egin dira aurrera begira.

[] Gizarte eragileek atzo aurkeztu zuten emaitzak biltzen dituen txostena. Bertan, sektorearen diagnostikotik abiatuta, hainbat aholku eta proposamen egin dituzte aurrera begira.

Berria. Estilo liburua

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude