2022-01-25-bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Ezer, inor; Jose Mari pastor; Sexismoa inauterietan

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila


Euskara hobetzen

EZER /INOR

ezer 1. Gogoan izan ezezko esanahia izateko ‘ez’ behar duela.

 

        —Zer nahi duzu? —Ezer. Ez dut ezer hartuko*

        —Zer nahi duzu? Ezer ez. Ez dut ezer hartuko

ezer 2* Kontuz kalkoekin, mailaketa adierazteko ‘batere’ erabiltzen baita.

Filma ez zitzaidan ezer gustatu*

Filma ez zitzaidan batere gustatu.

Goiz jaikitzea ez zait ezer kostatzen*

Goiz jaikitzea ez zait batere kostatzen.

 

inor. Gogoan izan ezezko esanahia izateko ‘ez’ behar duela.

—Nor ikusi duzu? —Inor. Ez naiz etxetik atera*

—Nor ikusi duzu? —Inor ez. Ez naiz etxetik atera.

inor gutxik (inork gutxik*). Esamolde honetan, ‘inor’ hitza ez da deklinatzen.

       Inork gutxik ulertzen du zertarako balio duten*

      Inor gutxik ulertzen du zertarako balio duten.

Berria. EstIlo liburua

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude