Joserra Onandia getxoztarra eta Mauro Funes Garcia agentinarra elkarrekin!

Joserra Onandia (Getxo, 1945) bidelaria eta bidelaguna da Mintzaneten. Berari Pedro Mari Sarduy Floridan bizi den muxikarrak bizkaiera praktikatzen laguntzen dio eta, aldi berean, Onandiak Argentinako Valeria Garcia Oyarzabali (La Pampa, 1973) laguntzen dio.

Valeriak seme bat du eta hura da Joserra bisitatzera Euskal Herrira etorri dena: Mauro Funes Garcia gaztea. Funesek Bartzelonako bost izarreko hotel bateko jantokian egiten du lan, eta astebetez Donostiara egindako oporraldia aprobetxatu du bere amaren bidelagunarekin egoteko. Algortan elkarrekin egon direnean, Valeriarekin konexio bat egin dute eta oso hunkituta zegoela esan digu Onandiak.

Joserra Onandia eta Mauro Funes

 

 

 

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude