Marisa Barrena eta Izaskun Etxabarri Bilbon elkarrekin!

Marisa Barrena bidelaguna eta Izaskun Etxabarri bidelaria Bilboko Aste Nagusian aurrez aurre elkartu dira. Ez da lehenengo aldia, 2015ean Mintzaneten izena eman zutenetik askotan geratu baitira.

Barrena Durangon bizi da eta Etxabarri, berriz, Bilbon. Gertutasunagatik eta jada lagunak direlako, Mintzaneteko asteroko saioez gain, tarteka elkarrekin zerbait egiten dute. Gainera, Barrenak beste bidelari bati laguntzen dio eta Etxabarrik ere badu bere bidelaria; izan ere, proiektuan laguntza jasotzeko izena eman bazuen ere, gaur egun, beste pertsona bati laguntzeko adinako euskara-maila du.

Jarraitu horrela, bikote!

Izaskun Etxabarri bidelaria eta Marisa Barrena bidelaguna

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude