Uztailak 17-bmi-mintzanet

‘Nola heldu naiz ni honaino’ (Kattalin Miner) [Bost minutuko ikastaroa]

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila


Pasartea

Denboraz soberan nabil eta kafe bat eskatu dut aireportuko kafetegian. Jendea aurrera eta atzera dabil ez-leku honetan. Kuriosoa da aireportuetan hartzen ditugun jarrrerez ohartzea. Bada uneoro urduri dagoenik, hainbeste protokoloren artean baten bat ahaztuko zaiolakoan, lehenengo billeteari begiratzen diona, enbarkerako ordua errepasatuz, ondoren ordulariari eta azkenik kartera zabaldu eta NANa hortxe duela frogatzen duena; behin eta berriz. Bigarren bidaiari mota, hala ere, askoz interesanteagoa da, hots, lehena bezain urduri egon eta protokolo horiek guztiak buruan dituena, baina prozesu hori lasaitasun plantaz antzezten duena, egunero hegazkin bat hartzen duela adierazi nahi balie bezala inguruko ezezagunei, musika entzuten dagoena ezaxolati (duda dut musikarik ote duen kaskoetan benetan) eta ez duena ilara bat bera ere egiten, eserita itxaroten baitu, besteok ergelak bagina bezala. Baina barru-barruan pixa egitea ere ahaztu zaiona, uneoro kontrolatzen ari baita hurrengo pausoa zein den. Inguratu eta esango nioke “lasai, ez zaio inori inporta zein seguru sentitzen zaren, inor ez dago zuri begira”.

Nola heldu naiz ni honaino

Kattalin Miner

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude