Uztailak 23-bmi-mintzanet

‘Zera’ [Bost minutuko ikastaroa]

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila


Euskara hobetzen

zera

 – Alde batetik, erabat ukatzeko edo harridura adierazteko esapideetan erabiltzen da: 

Bai(,) zera!,

Baita zera ere!,

Ez(,) zera! 

Tradizio handikoak dira esapide-molde horiek.

 

 – Bestetik, lagunarteko hizkeran batez ere, eta ahozkoan, komodin gisa erabiltzen da, gogoratzen ez den edo zehaztu nahi ez den izena-edo ordezteko: 

Oso neska zera da. 

Idatzi zerari… eskribitzeari esaten ziotek. 

Zerako zerak zera zertu omen zuen zerean…

 

 – Hizkuntza zainduan (idatzian), oro har, gorabeheratsuagoa gertatzen da: ez da idatzirako baliabide dotore eta jasotzat hartu izan, eta batez ere hizketako makulutzat jo izan da. Idatzian, zera erabili beharrean, ‘honako hau’ edo ‘hauxe’ eta gisako kataforez baliatzea gomendatu izan da. Azken urteotan, hala ere, idatzian ere izan du hedadurarik, eta lehen mailako idazle ugarik erabiltzen dute: 

Zerak harritzen ninduen. […] (Orixe); 

Hori zera da: uste izatea nork bere iritzia eta postura zeratzen zituela (K. Mitxelena).

  – Bestalde, definizio-esaldiak eratzean ere erabiltzen da zera. Euskaltzaindiaren Hiztegikoak dira honako adibide hauek:arauJokabidearen ardatz edo gidaritzat hartzen edo ezartzen den zera”; “lotura: Bi gauza, bereziki bi gauza abstraktu, elkarrekin lotzen dituen zera”. Horietan, hala ere, ez zera baizik zer izena dago jokoan, gauza edo izaki hitzen sinonimo gisara. [EH]

Euskara Batuaren Eskuliburua

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude