Mintzaneteko lantaldea Euskaraldiarekin bat!

Azaroaren 23a da eta hasi da Euskaraldia. Mintzaneteko lantaldeko kideok (Ritxi Lizartza -proiektu burua-, Amaia Etxepeteleku -diseinatzailea-, Mikel Galdeano -informatikaria-, eta Ainara Loiarte eta Cristina Tapia -koordinatzaileak-) parte hartuko dugu ariketa sozial honetan ahobizi eta belarriprest gisa. Eta abenduaren 4an tinko jarraituko dugu!

Maialen Goñi bidelaguna eta Igone León bidelaria elkarrekin!

Maialen Goñi (Donostia, 1989) bidelguna eta Igone León (Bilbo, 1993) bidelaria elkarrekin egon dira udan Donostian. Ia duela bi urte hasi ziren Mintzaneten, eta geroztik Maialenek Beratik (Nafarroa) eta Igonek Varsoviatik (Polonia) astero euskaraz hitz egiten dute. Eskerrik asko, bikote!

Argentinan hasi da ‘Euskara Munduan’eko neguko barnetegia

Uztailaren 14an hasi zen Argentinako Villa Marían (Córdoba) ‘Euskara Munduan’eko neguko barnetegia. Astebete iraungo du eta bertan, euskara ikasleak eta irakasleak elkartuko dira. Horien artean, Mintzaneten parte hartzen dutenak daude: María Begoña Tisera, Valeria García Oyarzabal, Christian Etxeberria, Flor Deniz, Martín Zabalza, Mariana Grande, Andrea Bella, Alfredo Laborde eta Inés Olazabal, besteak beste.

Samuel Snodgrass (Oklahoma, 1959), bidelaguna: “Hizkuntza bat ikasteko bertako jendearekin hitz egin behar da”

Samuel Snodgrass (Tulsa-Oklahoma, Ameriketako Estatu Batuak, 1959) bidelaguna da Mintzaneten. 1995ean etorri zen Euskal Herrira Eliza Ebanjelikoko artzaina eta misiolari gisa. Gipuzkoako Anoeta herrira etorri zen bere familiarekin eta zalantzarik gabe euskara ikasi behar zuela erabaki zuen. Lau urte geroago EGA gainditu zuen. Gaur egun, Boisen (Idaho) bizi da, eta astero euskaraz aritzen da Internet … Continue reading Samuel Snodgrass (Oklahoma, 1959), bidelaguna: “Hizkuntza bat ikasteko bertako jendearekin hitz egin behar da”

Donostiako Zorroaga adinekoen egoitzan aurkeztu dugu Mintzanet +65

Donostiako Zorroaga adinekoen egoitzan aurkeztu dugu Mintzanet +65 proiektua. Egoiliar asko hurbildu ziren eta ekitaldia asko gustatu zitzaien. Bertan bizi den Pilar Iragorri (Oiartzun, 1927) bidelagunak bere esperientzia azaldu zuen. Gainera, Mintzaneten inguruko informazio gehiago Arantza Garaialde (Donostia, 1951) bidelagunak eman zuen.