Unai Elorriaga idazleak eta Brnoko (Txekia) unibertsitateko ikasleek ‘SPrako tranbia’ aztertu dute [bideoa]

Unai Elorriaga idazleak eta Brnoko Masarykova Unibertsitateko ikasleek ‘SPrako tranbia’-‘Un poco de chocolate’ aztertu dute ‘Euskal Sortzaileak Sarean’ proiektua 2014an jarri zuten martxan Etxepare Euskal Institutuak eta Maramara* taldeko Mintzanet egitasmoak. Euskal sortzaileek Mintzanet bidezko prestakuntza-saioak eskaini dizkiete munduko unibertsitateko euskara eta euskal kultura ikasleei.   Unai Elorriaga idazleak eta Brnoko (Txekia) unibertsitateko ikasleek ‘SPrako … Continue reading Unai Elorriaga idazleak eta Brnoko (Txekia) unibertsitateko ikasleek ‘SPrako tranbia’ aztertu dute [bideoa]

Gustavo Ossa, bidelaria: “Euskara gure altxorra da, eta jendeak ez daki diasporan ere hitz egiten dugula; horregatik, Mintzanet primeran datorkigu”

Gustavo Ossak 29 urte ditu, eta Valparaison (Txile) jaio zen. Haginlaria da, eta arbasoak Euskal Herrikoak ditu, eta horrez gain, txikitatik maite izan ditu hizkuntzak. Izan ere, ingelesa menperatzen du, eta italiera ikasten ari da.

‘Euskal Sortzaileak Sarean’ programa bueltan da

‘Euskal Sortzaileak Sareak’ programa bueltan da. Maramara * taldeko eta Etxepare Euskal Institutuaren arteko lankidetzari esker, euskal egileek eta eragileek zuzeneko prestakuntza-saioak eskainiko dizkiete, berriro ere,  Euskal Herritik, Institutuak nazioarteko unibertsitateetan dituen ikasleei.

Arantza Garaialde, bidelaguna: “Oso pozik nago Mintzaneten” [bideoa]

Arantza Garaialde bidelaguna Donostian bizi da, eta duela hilabete asko Joseba Adradarekin hitz egiten du Mintzaneten bidez. Hurrengo bideoan berak azaltzen duen bezala, oso gustura dabil bere bidelariarekin eta oso esperientzia gomendagarria dela dio. Benetan interesgarriak dira bere hitzak.

Mikel Pagadiri elkarrizketa [bideoa]

Mintzanetek Mikel Pagadi aktore eta gidoilariari elkarrizketa egin dio, ‘Hitzaldi irekiak’ proiektuaren baitan. Mintzaneten parte hartzen dutenek galderak egin eta berak erantzun egin ditu. Hemen duzue emaitza, benetan interesgarria Villabonako gazteak azaldu duena. Mila esker, Mikel!