Mariaje Barandiaran bidelaguna eta Martin Zabalza bidelaria Uruguaien elkartu dira

Mariaje Barandiaran (1958) Lazkaokoa da eta Donostian bizi da. Duela urte batzuk Mintzaneten izena eman zuen bidelagun gisa. Bi pertsonei laguntzen die euskara praktikatzen. Horietako bat Montevideoko (Uruguai) Martín Zabalza da.

Valeria García Oyarzabal, bidelaria: “La Pampan ez dut euskaraz hitz egiteko aukerarik. Horregatik, Mintzanet oso garrantzitsua da niretzat”

Valeria García Oyarzabalek, 42 urte ditu, eta La Pampako (Argentina) Santa Rosa izena duen herri batean bizi da. 16 urte zituenean hasi zen euskara ikasten eta, geroztik maila ona lortu du. Baina, ez du praktikatzeko aukera handirik izan.

Mintzanet Eguna eta Atlantikoaren bi aldeetako lehendabiziko Mintzodromoa arrakastatsuak izan dira

Aurtengo Mintzanet Eguna azaroaren 12an (larunbata) ospatu dugu Donostiako Araeta jatetxean. Horrez gain, III Mintzanet Sariak ere banatu ditugu, eta lehendabiziko aldiz, Atlantikoaren bi aldeetan Mintzodromo bat antolatu dugu (Argentina-Euskal Herria). Bertan, egitasmoaren zutabe diren bidelariak eta bidelagunak bildu dira, eta, horiei babesa emateko, Jokin Azkue (Eusko Jaurlaritzako Euskara Sustatzeko zuzendaria), Miren Azkarate (Donostiako Udaleko Euskara … Continue reading Mintzanet Eguna eta Atlantikoaren bi aldeetako lehendabiziko Mintzodromoa arrakastatsuak izan dira

Bartzelonako UB-UABko ikasleek eta Ur Apalategi idazleak, ‘Relatos sobre los conflictos vascos’ gaia aztertu dute (bideoa)

Bartzelonako Universitat Autónomako ikasleek eta Ur Apalategi idazleak, ‘Relatos sobre los conflictos vascos’ gaia aztertu dute. ‘Euskal Sortzaileak Sarean’ proiektua 2014an jarri zuten martxan Etxepare Euskal Institutuak eta Maramara* taldeko Mintzanet egitasmoak. Euskal sortzaileek Mintzanet bidezko prestakuntza-saioak eskaini dizkiete munduko unibertsitateko euskara eta euskal kultura ikasleei.

Madalen Gonzalez, bidelaguna: “Euskara maite dugunok hizkuntzari gure bultzadatxoa emateko aukera paregabea iruditzen zait. Oso esfortzu txikia da eta, aldiz, ematen den aukera, izugarria”

Madalen Gonzalez Donostian jaio zen, eta 32 urte ditu. Duela 14 urte Bartzelonan bizi da eta arkitektoa da. “Ikastera etorri nintzen eta hemen nago oraindik, erabat katalanizatuta”, dio.

Zorroaga Fundazioko egoiliarrek Mintzaneten parte hartuko dute

Zorroaga Fundazioko (Donostia) egoiliarrek Mintzaneten parte hartuko dute. Azpeitiko San Martin egoitzako esperientzia adibide bezala hartu eta gero, Zorroagako bost lagunek bidelagun gisa eman dute izena Mintzaneten. Horrela, hemendik aurrera, euskara hobetu nahi duten bost pertsonek haien laguntza jasoko dute.

Pío Pérez Aldasoro irakasleak eta Moskuko unibertsitateko ikasleek euskal kultura aztertu dute [bideoa]

Pío Pérez Aldasoro EHUko irakasleak eta Moskuko (Errusia) Lomonosov Unibertsitateko ikasleek euskal kultura aztertu dute ‘Euskal Sortzaileak Sarean’ proiektua 2014an jarri zuten martxan Etxepare Euskal Institutuak eta Maramara* taldeko Mintzanet egitasmoak. Euskal sortzaileek Mintzanet bidezko prestakuntza-saioak eskaini dizkiete munduko unibertsitateko euskara eta euskal kultura ikasleei.