Hitzetatik harago JHM-Sara Biltzarra-mintzanet

‘Hitzetatik harago’ eta ‘Bixente’ liburuak aurkeztu dituzte Mintzaneteko erabiltzaileek Sarako Idazleen Biltzarrean

Apirilaren 10ean eta 11n ospatu dute 2023ko Sarako Idazleen Biltzarra, herriko kiroldegian, eta ohi bezala, Euskal Herriko idazleak eta argitaletxeak bildu dira bertan. Ehundik gora idazle gerturatu dira eta 22 berritasun aurkeztu dituzte, tartean, Mintzanet egitasmoko lagunen Hitzetatik harago eta Bixente liburuak. Angeluko (Lapurdi) Zortziko argitaletxeak argitaratua, Jalgi Hadi Mundura euskara elkarte birtualeko kideen ekarpenaren … Continue reading ‘Hitzetatik harago’ eta ‘Bixente’ liburuak aurkeztu dituzte Mintzaneteko erabiltzaileek Sarako Idazleen Biltzarrean

Albisteetarako plantilla

Mikroipuinak idatzi eta kontatuz ospatuko du hirugarren urteurrena Jalgi Hadi Mundura sareko elkarteak

Etxetik etxera konexioak eginez ezagutzen hasi, eta dagoeneko 3 urte bete ditu sarean batzen den Jalgi Hadi Mundura elkarteak. Euskaraz hitz egiteko Mintzanet plataformaren bitartez elkar ezagututako lagunek osatutako ekimena da Jalgi hadi mundura. Eta urteurren berriaren karietara, sarean elkartuko dira berriz ere apirilaren 3an. Eta egun horretarako beren beregi prestatutako 50 hitzez osatutako mikroipuinak … Continue reading Mikroipuinak idatzi eta kontatuz ospatuko du hirugarren urteurrena Jalgi Hadi Mundura sareko elkarteak

Hitzetatik haratago-JHM

‘Hitzetatik harago’ liburua aurkeztu du JHM taldeak

Jalgi Hadi Mundura euskara-elkarte birtualeko kideek taldearen  bigarren urteurrenaren ospakizuna Korrikaren 22. edizioarekin uztartu zuten iragan apirilaren 3an, eta horretarako, online saio berezia atondu zuten ZOOM plataforma bidez. “Hitzekin”, Korrikaren leloa bere eginez, kide bakoitzak gogokoen duen euskarazko hitz bat hautatu eta testu bat sortu zuen, hura zergatik aukeratu duen azalduz. Eta orain, bilduma osatuta, … Continue reading ‘Hitzetatik harago’ liburua aurkeztu du JHM taldeak

Mintzanet-Euskararen Etxean

Hendaiako Mintza Egunean parte hartuko du MINTZANET egitasmoak

Euskaltzaleen Topagunearen ekimenez, Euskal Herriko Mintzalagun eta euskaltzale guztiak elkartuko dituen hitzordua iristear da. Ekainaren 5ean, harreman berriak sortu eta mintzapraktika egitasmoa ezagutzeko aukera egongo da, Hendaian, eta MINTZANET ere bertaratzeko asmotan da. Bidelagun eta bidelari zaretenok gonbidatuta zaudete. Hogeita hamar urte betetzear dira Donostiako Bagera Euskaltzaleen Elkarteak  lehen mintzalagun taldeak martxan jarri zituenetik eta, … Continue reading Hendaiako Mintza Egunean parte hartuko du MINTZANET egitasmoak

JHM taldeko kideak Zoom topaketan

Jalgi Hadi Mundura elkarteak bigarren urteurrena ospatu du, 22. Korrika hizketagai

Jalgi Hadi Mundura-ko kideek elkartearen bigarren urteurrenaren ospakizuna Korrikaren 22. edizioarekin uztartu nahi izan dute. Hala, apirilaren 3an online saio berezia egiteko asmoz batu ziren pantailak erabiliz, Zoom plataforma bidez. Hartara, Korrikaren leloa, “hitzekin”, bere eginez, kide bakoitzak gogokoen duen euskarazko hitz bat hautatu eta testu bat sortu du, hura zergatik aukeratu duen azalduz. Gerora, … Continue reading Jalgi Hadi Mundura elkarteak bigarren urteurrena ospatu du, 22. Korrika hizketagai