Kike Amonarriz, Euskaltzaleen Topaguneko lehendakaria Uda garaian, ikastaroen aroan murgiltzen gara, jaien sasoia, oporren aroa. Baina gogoetari eusten saiatuko gara gu ere. Mintzanetek uda honetan ere, euskalgintzaren inguruan sortzen diren kezka, eztabaidak eta gaiak lantzen jarraitu nahi du. Aurreko astean Euskaltzaleen Topaguneak, EHUko Udako ikastaroen baitan Aktibazio sozialari buruzko topaketa antolatu du. Kike Amonarriz soziolinguista, … Continue reading “Bizi izan ditugun urteak bizi eta gero, eta Euskal Herrian izan diren aldaketa soziodemografikoak izan eta gero, kaleko erabilerari eutsi izana lorpen handia da”
Jalgi Hadi Mundura elkarteak bigarren urteurrena ospatu du, 22. Korrika hizketagai
Jalgi Hadi Mundura-ko kideek elkartearen bigarren urteurrenaren ospakizuna Korrikaren 22. edizioarekin uztartu nahi izan dute. Hala, apirilaren 3an online saio berezia egiteko asmoz batu ziren pantailak erabiliz, Zoom plataforma bidez. Hartara, Korrikaren leloa, “hitzekin”, bere eginez, kide bakoitzak gogokoen duen euskarazko hitz bat hautatu eta testu bat sortu du, hura zergatik aukeratu duen azalduz. Gerora, … Continue reading Jalgi Hadi Mundura elkarteak bigarren urteurrena ospatu du, 22. Korrika hizketagai
KORRIKAko argazki eta bideo galeria
Euskara online eta doan praktikatzeko aukera ematen duen mintzanet egitasmoak apirilaren 3an (igandean) parte hartuko du ekimenean. Erriberako Valtierran (Nafarroa) jantziko ditugu zapatilak eta herri erdian hartuko dugu lekukoa, 14:20an. Hitzorduaren garrantziaren jakitun, ezinbestekoa iruditzen zaigu mintzanet sarea eta komunitatea sendotzea. Horregatik, munduko bazter guztietan dauden bidelagun eta bidelariei deialdia luzatu diegu txandala eta zapatilak jantzita dituztela, lagunekin, senideekin, … Continue reading KORRIKAko argazki eta bideo galeria
Sara de Salterain bidelariak eramango du lekukoa Korrika 2022ko lehen kilometroan
Mintzanet egitasmoko kide dugun Sara de Salterain uruguaitarrak -Amurrioko AEKko irakasleekin batera- eramango du lekukoa KORRIKAren lehen kilometroan. 16:30ean emango diote hasiera 22. edizioari, eta 2.500 kilometroko ibilbidea egingo du Euskal Herri osoan zehar. Aspaldiko bidelari estimatua dugu De Salterain, euskararen alde luze eta zabal aritutakoa, eta poz pozik dago, ohore handia dela baiteritzo horrenbeste … Continue reading Sara de Salterain bidelariak eramango du lekukoa Korrika 2022ko lehen kilometroan
Korrikan parte hartzeko prest zaude?
Martxoaren 31tik apirilaren 10era ospatuko da aurten 22. KORRIKA, eta Mintzanet egitasmoak ekimenean parte hartzeko asmoa dauka. 10 urte sarean beteko ditugun honetan, guk ere txandala jantzi eta hitzez hitz euskara osatzen lagundu eta ospatu nahi dugu, kilometroz kilometro, Amurriotik Donostiarako ibilbidean ikurriñadun lekukoa eskuan izan. Horretarako, baina, Mintzaneteko erabiltzaileon iritzia jakin nahiko genuke, animatuko … Continue reading Korrikan parte hartzeko prest zaude?