Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Pasartea
Nahat el Hachmi-ren Azken patriarka nobelako pasarte bat irakurriko dugu.
Haurdun dago ama, eta seme bat desio du; izan ere, artean, alabak bakarrik ekarri ditu mundura eta familia guztiek behar duten patriarka espero du.
Auzoko andre-koinatak bazituen bi seme. Bera, ordura arte, porrot egina zen emazte gisa; ez zuen xede nagusia bete. Driutxtarren egitasmoa ez zen aurreikusi bezala ateratzen ari.
Kirikino-odola edan, bere gizonaren esperma diluitutako uretan bainatu, eta hankartea ketu zuen, mitxoleta xehatuz eta uso-gorotz gogortuz osaturiko nahastura sutan errez.
Garai hartako amonek gomendatutako sendabide guztiak. Eta ez joan jaietara, jeloskorrenen begiradek haurtxoaren sexua alda baitezakete hura mutikoa bada; ez erakutsi sabel handirik aurkaritzat hartzen zaituztela dakizun haien aurrean. Ez inorekin fidatu, eta ureztatu ataria zeure eguneko lehen txizarekin. Haiek sartzen badira, euren gaitzak ez dira sartuko.