Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Pasartea
Nire amari
Inoiz ikusezin sentitu diren ama guztiei
Uste dut ikusezina naizela, esan dit gaur nire amak. Hasieran uste nuen txantxetan ari zela, baina gero berehala konturatu naiz ezetz. Nire amak umorearen zentzu oso berezia dauka, nola esan, oso berea. Inoiz ez dakizu oso ondo, segundo batzuk pasa arte, serio edo oso serio ari den. Gaur ere halatsu. Uste dut ikusezina naizela, esan dit. Eta nik segundo batzuk itxaron ditut: bat, bi, hiru, lau, bost…ez du aurpegia aldatu, beraz, bai, serio ari zen. Orduan korapiloa sentitu dut eztarrian, izerdi hotza behatzen artean labaintzen. Hain da serioa esan didana apur bat komiko ere gertatzen dela, egun pelikula zahar batzuk ikustean eduki ohi dugun sentsazioa, lekuz kanpo egongo balitz bezala.
Nola ez naiz ba ni orain arte konturatu nire ama ikusezina zenik?
Oier Guillan Bermudez
Aire Ikusezina