20220131-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Noski, jakina, horixe / Oier Guillan / eLiburutegia

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila


Euskara hobetzen

noski / jakina, horixe

Ziurtasun-adierazletzat erabiltzen dira hirurak: 

Bai horixe! / Ez horixe;

Bai, jakina; 

Bai, noski! (Bai segurki!);

Horixe baietz!; Horixe ezetz!;

Beste asko ere, jakina, mintzatuak dira auzi horrezaz.

*Noski baietz!, *Noski ezetz!, *Noski etorriko dela eta gisako egiturak ez dira gramatikalak (> Bai, noski!, Horixe baietz/ezetz!, Jakina/horixe etorriko dela).

Bestalde, noskik badu besteek ez duten ‘beharbada, dirudienez’ adiera ere. 

Gizon prestu hark ez zuen, noski, ardoaren indarrik ezagutzen. Etorriko zen, noski. [EH]

  • Berria. Estilo liburua

noski baietz*  Bai, noski! Bai horixe! Bai, jakina! Horixe baietz!

noski… -ela* Ez du onartzen perpaus osagarririk. 

Noski hitz egingo dudala* Hitz egingo dut, noski. Hitz egingo dut, jakina.

“Noski”-k ia ziurtzat hartzen den zerbait (“probable”, “casi seguro”)

“jakina”-k gauza ziur eta zalantzarik gabekoa (“cierto” e “indudable”)

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude