Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Iritzia
Nerabeak eta beste guztiak erdaraldi etengabean bizi gara. Kolonizaturik gaude; hain kolonizaturi ze, kolonizaturik gaudela ere ezin dela esan. Dena normal dagoela esan behar dugu, eta egiten duguna libreki aukeratzen dugula. Jarrera antikoloniala erretorikoa ez denean txarto ikusita dago, kolonialismoa unibertsala delako, eta badakizu kolonizatuak korrektoa izan behar duela onartua izateko. Ez dut ez apokaliptikoa ez integratua izan gura. Baina arazo soziolinguistikoak ditugu, eta arazo linguistikoak, eta arazo politikoak, eta arazo ekonomikoak, eta arazo kulturalak. Eta oso guai daude gure euskaraldiak gure erdaraldian. Baina euskaldunok dena dugu egiteko.
Joseba Sarrionandia