20220301 - Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Jolastu eta jokatu/Enekoitz Telleria Sarriegi/Ahotsak


Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artikulua

Eta zu non jolasten zinen?

Gero eta aditu eta eragile gehiagok diote hiriak haurren begiradatik abiatuz eta haiekin batera birpentsatu behar direla. Ez dute parkeez bakarrik eztabaidatu nahi. Pandemiaren ondorioa ere bada: haurrak non ezin ziren jolastu jakiteak ekarri du non jolasten diren konturatzea.

Tim Gill hezitzaileak Urban playground (Jolastoki urbanoa) izeneko bere azken liburuan egin du ariketa, eta mapa osatu du. Harrigarria, argigarria eta kezkagarria da emaitza:

1919ko Sheffield (Ingalaterra) industrial, ilun eta laino hartan, birraitona etxetik hamar kilometrora ere jolasten ei zen;

1950ean, bi kilometroko tartera murriztu zituzten haren seme-alaben jolasak, eta, egun, non jolasten dira bilobak? Kalearen amaieran, «urrutienera jota». Jarraitu irakurtzen

Enekoitz Telleria Sarriegi

Berria

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude