20221108-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Lokailuak / Kirmen Uribe / Josu Zabala eta Gari

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila


Euskara hobetzen

HAINBAT LOKAILUREN ERABILERA 

Emendiozko lokailuak

  • Oso gustukoa dut musika entzutea, baitairakurtzea ere.
  • Oso ona da eta, gainera, ez da batere garestia
  • Erraztasun handia dauka. Bestalde, ordu asko sartu ditu.
  • Ez dut gogoko. Baina, bestalde, ez dut beste biderik ikusten.
  • Gogora ezazu, halaber, bihar bilera daukagula.
  • Ni etorri naizenean, behintzat, lotan zegoen
  • Urtean behin, gutxienez, komeni da oporretara joatea.

 Lokailu hautakariak

  • Laguntza behar du; bestela, ez du lortuko.
  • Buruko mina daukat; baina, bestela, ongi samar nago.
  • Etxe zaharra da; baina, osterantzean, oso ondo dago.
  • Oso zurruna da; hala ere, gainerakoan, oso pertsona ona da.

 Aurkaritzako lokailuak

  • Hau nirea da; beste hori, berriz, lagun batena.
  • Gorostiak hosto iraunkorra dauka; pagoak, ordea, iragankorra.
  • Lehen oso txarra zen; orain, ostera, onenetakoa.
  • Esatea erraza da; egitea, aldiz, askoz ere zailagoa.
  • Ezdu eguraldi txarra egiten; aitzitik, eguzki ederra dago.
  • Ez daukat gogorik; hala ere, joan egingo naiz.
  • Pelikula zaharra da; hala eta guztiz ere, merezi du ikustea.
  • Ez zuen inor ezagutzen; alabaina, ez da beldurtu.
  • Badakit oso zaila dela;  dena dela, saiatu egin behar dugu.
  • Oso zaila izanen da; nolanahi ere, saiatu egin behar dugu.

Ondoriozko lokailuak

  • Zu ez zinen bertan; beraz, isilik egon.
  • Adi ibil zaitez, beraz, etxera onil iritsi nahi baduzu.
  • Ez dakit, ba! Ez dakit garaiz iritsiko ote den.
  • Zortzi ginen eta bik huts egin dute; hortaz, sei gara.
  • Ez zinen joan? Orduan, nola dakizu?  (kasu horretan)
  • Denbora agortu egin zaigu eta, honenbestez, saioa amaitu beharko dugu.

 Kausazko lokailuak

  • Ez du konponbide errazik; izan ere, interes asko daude jokoan.
  • Kontuz ibili, zeren (eta) oso labainkor dago.
  • Zuk askotan eman didazu laguntza; hori dela eta, oraingoan neuk lagunduko dizut.
  • Trafiko izugarria dabil errepideetan; horregatik, hemendik aurrera trenean ibiltzea erabaki dut.

Ariketak

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude