Urriak 31-bmi-mintzanet

Domu Santu eguna / Santu Guztien Eguna [Bost minutuko ikastaroa]

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila


Euskara hobetzen

Domu Santu eguna / Santu Guztien Eguna

Nola idatzi behar da: Domu Santu eguna ala Santu Guztien Eguna? Ala biak zuzenak dira?

Biak zuzenak dira: [EH:Domu Santu][EH:Santu Guztien Egun].

Domu Santu egunean egun erabiltzea ez da nahitaezkoa (horregatik doa minuskulaz); ezinbestekoa da, aldiz, Santu Guztien Egunean (horregatik doa maiuskulaz). Adibideak: Gaur Santu Guztien Eguna da edo Gaur Domu Santu (eguna) da.

Horien sinonimoak dira hauek ere: [EH:Domu Santuru] eta [EH:Omiasaindu]

 

  • HERIOTZA eta HERIOA bereiztu egiten dira. Herioa kodaina edo segarekin datorkiguna da. Heriotza, berriz, haren emaitza.
    • Herio(a)k eraman arte lanean jarraitzeko asmoa du.
    • Heriotza tristea izan du, bakar-bakarrik eta pobrezian.
  • BIZIA GALDU, UTZI / KENDU. Erabilgarriak dira, bigarren mailako sinonimo moduan, “hil” aditza askotan ez errepikatzeko.
  • ZENDU. Hau ere zuzena da, baina gogoan izan behar dugu “hil” askoz zabalagoa eta ezagunagoa dela euskaldun guztientzat, eta “zendu” ekialdeko euskara batzuetakoa besterik ez dela.
  • GORPU edo hilotz esaten zaio gorputz hilari. Gorpuak ezin dira erreskatatu (jaso, atera-eta egiten dira). Biziak bai, erreskatatu daitezke.
  • ZERRALDOA ez da hildakoa, hilkutxa baino. “Zerraldo erori” esaten da, bai, baina hilkutxa bezain astun plaust jaustea esateko. Dena dela, lagunarteko esapidea da.
  • HIL EDO BIZI(KO) hobetsi du Euskaltzaindiak. Ez erabili, beraz, “hil ala bizi”. Eta neurriz erabili, dena ez da “hil edo bizikoa”.

Hitzoi lotutako esapideak

Ez hil (eta) ez bizi egon

Hilzorian egon, hil hurran egon

Hil-bizi egon

Hilzorian egon, hil hurran egon

Hil adina bizi egon

Hilzorian egon, hil hurran egon

Hil herioan egon

Hilzorian egon, hil hurran egon

   

Hil eta bizi aritu

Zain eta muin, jo eta ke, jo eta hautsi

Hil eta herio aritu

Zain eta muin, jo eta ke, jo eta hautsi

   

Hileta jotzen ibili

Negar eta negar ibili


(ASIER LARRINAGA LARRAZABAL EITB)

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude