Azaroak 20-bmi-mintzanet

Edukazio ona eta txarra [Bost minutuko ikastaroa]

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila


Artikulua

Edukazio ona eta txarra

Gure amama Maria Angelesek esaten zuen edukazioa zela garrantzitsuena, manera onak izatea. Berak “urbanidade” esaten zion, eta eskolan halakorik ez zela gaur egunean (orduan) irakasten. Ez zegoela nagusienganako errespeturik eta gazteok (orduan gazteak ginenok) txakur jokatzen genuela adinekoekin. Jakina, heziketa ona eta urbanitate kontu horiek zaharren kontuekin lotzen nituen eta oso atzerakoia, oso carca-tzat neukan.

(…) denbora pasatu ahala, eta adinean aurrera joanda, gure amamaren iritzikoa naiz. Ez dut esango gaur eguneko gazteek heziera txarra daukatenik, baina gero eta gehiago estimatzen ditut gizalegea eta kortesia bizitzako edozein unetan.

(…) Eta goazen trenera edo autobusera! Zer esan bagoi osorako musika jartzen dutenei buruz? Beti, gainera, gustuko ez dudan musikaren bat! Gogoa ematen dit esateko: aizu, ze musika ez duzu gustuko? Trikitixa, ba, tori trikinosia!: Aupa Maurizia!

Leire Narbaiza

Osorik irakurtzeko: http://eibar.org/blogak/leire/edukazio-ona-eta-txarra

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude