ELEN biltzarra-mintzanet

Europako Hizkuntzen Berdintasunerako Sarea Bilbon bilduko da, azaroan

Europako Hizkuntzen Berdintasunerako Sareak (ELEN-European Languages Equality Network) Bilbon egindo du aurtengo batzar nagusia. Enkontrua azaroaren 8tik 10era izango da, eta Euskalgintzaren Kontseilua arduratuko da antolakuntzaz. 25 lurraldetik gorako ordezkariak elkartuko ditu.

Hizkuntza gutxituek Europako gaur egungo testuinguruan duten egoera aztertu zuten iragan astean Bartzelonan, eta bertan izan ziren euskaltzaleak. Hizkuntza berdintasun eta askatasunean aurrera egiteko bideak eta elkarlanaren noranzkoa eztabaidatu zituzten. Horien artean, Euskal Herrian, Bilbon zehazki, batzar nagusia egingo dela adostu zuten.

Bada, jakinarazi dutenez, erakunde publiko eta gizarte eragileekin harremanetan jartzen ari da dagoeneko Euskalgintzaren Kontseilua, azaroko hitzordua prestatzeko. Ikerketa eta lan ildo berrien aurkezpenerako, eztabaidarako eta Europako hizkuntza gutxituen biziberritze eta normalizaziorako proposamenak eta politikak lantzeko espazioa bilakatuko da batzarra, eta besteak beste, ondoko adarrak izango dituzte hizketagai hitzaldi eta mahai-inguruetan: hizkuntza gutxituak eremu digitalean, harrera politika eraginkorrak, Europa mailako ofizialtasuna eta nazioarteko legedia hizkuntza eskubideen defentsan edota politika publikoen garrantzia.

ELEN-European Languages Equality Network

175 erakundek osatzen dute egun ELE sarea, eta 25 lurraldetako 50 hizkuntza ordezkatzen ditu. 50 milioi hiztun baino gehiago jasotzen ditu, hau da, Europar Batasuneko biztanleriaren ia % 10. Helburu argia du egitasmoak, nazioartean hizkuntzon hiztunen ahotsa eta bozgorailu izatea.

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude