Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Euskara hobetzen
Iritzi
Euskal literatura tradizioan hainbat formatan agertzen da hitz hau: eretxi, eritxi, eritzi, iritxi eta iritzi formetan gutxienez.
Euskaltzaindiak erabaki zuen iritzi erabili behar dugula.
Baina, ba al dakigu zer esan nahi duen iritzi hitzak?
Bi adiera ditu:
1 . OPINAR, PARECER
Zer deritzozue mendira joateari? Nik ondo deritzot.
Edo beste era batera:
Zer irizten diozue mendira joateari? Nik ondo irizten diot.
IRUDITU aditzaren sinonimo gisa har dezakegu; agian errazagoa da erabiltzeko:
Zer iruditzen zaizue mendira joatea? Niri ondo iruditzen zait.
Kontuz! Batzuetan nahasten ditugu IRUDITU eta IRITZI aditzak:
IRITZI…….
Zer deritzozu HAU?
Zer deritzozu HONI? (Zer irizten diozu HONI?)
NIRI ondo deritzot
NIK ondo deritzot (HONI)
IRUDITU…….
Zer iruditzen zaizu HAU?
2. LLAMARSE, DENOMINARSE; DECÍRSELE
Nola deritzu zuri? -Niri Andoni derizt:
-¿Cómo te llamas? -Me llamo Andoni