Mariana Grande Cobián (Posadas-Argentina, 1981) bidelaria da Mintzaneten eta, beste hainbat argentinarrek bezala, arbaso euskaldunak ditu. Bere kasuan, amona zen euskalduna: Dolores Municha (Durango, 1914), hain zuzen ere. Berari eta gainerako arbasoei buruzko istorioa goitik behera ezagutzeko aukera izan genuen, izan ere, Marianak berak eman zuen Zuzeu albistarian ‘Maitia nun zira?’ izenburupean idatzitako testuan bere aitona-amonen berri.
Aurtengo Mintzanet Eguna Durangoko Plateruena Kafe Antzokian egin genuen, eta bertan bizi den Marisa Barrena (Amorebieta-Etxeno, 1951) bidelagunak Marianak idatzitakoaren berri eman zien bertaratutakoei. Helburua argia da: guztien artean Dolores Municharen aztarna topatzea, eta berari buruz zerbait jakin dezakeena Marisarekin edo Marianarekin harremanetan jartzea. Zuk badakizu zerbait Dolores Munichari buruz?
Informazio gehiago Marisa Barrenak Durangon egunkari digitalean argitaratutako kronikan.