Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Pasartea
“Maitasuna, jende askorentzat, emakume bat aukeratzea eta berarekin ezkontzea da. Aukeratu egiten dute, zin dagizuet, nire begiekin ikusi dut. Maitasuna hezurrak apurtzen dizkizun tximista bat da, ez besterik: patioaren erdian suntsituta uzten zaituen tximista. Esango duzu “maite dutelako” aukeratzen dutela; nik uste alderantziz dela. Beatriz ezin da aukeratu, Julieta ezin da aukeratu. Zuk ezin duzu aukeratu erraietaraino blaituko zaituen euria kontzertu batetik irtetean.”
Rayuela
Julio Cortazar
Rayuela jolasa, euskaraz
Txingoan edo txingoka lurrean marraztutako lauki zerrenda batean eta harri txiki batekin jolasten den haur jolasa da. Laukiak, banakoak nahiz binakakoak, zerrendan marrazten dira, zenbakiz ordenaturik. Helburua harria lauki bakoitzera bota, lauki hori ezik beste guztiak txingoan zeharkatu (binakakoak ezik, zeinetan bi hankak lurrean jarri behar diren) eta abiapuntura itzultzea da, itzulerako jauzietan harria eskuz lurretik jasoz, harria dagoen laukia zapaldu gabe.