Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
Artikulua
Sold out garaiak dira?
Bolo-bolo dabil sold out garaiaren inguruko eztabaida.
Apirilak 23, milaka herritar Fermin Muguruzak abenduaren 20rako Bilbon iragarri zuen kontzerturako sarrerak erosi nahian: 70.000 eskaera izan ziren aldi berean, eta 8.000 sarrerak istant batean saldu zituzten. Beste kontzertu bat iragarri zuen orduan Muguruzak, abenduaren 21erako. Bigarren kontzerturako sarrerak ere minutu bakarrean saldu zituzten. Zetak taldeak, berriz, Iruñeko Nafarroa Arenan Mitoaroa ikuskizuna egiteko asmoa azaldu zuen duela egun batzuk: urtarrilaren 4rako sarrerak goiz bakarrean saldu zituzten. Ez gutxi: 14.000 sarrera. Urtarrilaren 3rako beste kontzertu bat iragarri zuen Pello Reparazek —horretarako sarrerak gelditzen dira oraindik—. Ez da halako zerbait gertatzen den lehen aldia, baina bolo-bolo dabil sold out garaiaren inguruko eztabaida.
Urtzi Urkizu. Berria