EgizuBerbodromoa

Mintzaneteko lagunek Egizu elkarteak antolatutako Berbodromoan parte hartu dute

Egizu Getxo Euskaldun elkarteko kideek Berbodromo digitala eta aurrez aurrekoa antolatu dituzte maiatzaren 26an eta 27an, eta Mintzaneteko hainbat erabiltzailek bertan parte hartu dute. Euskara giro lasaian kalera ateratzea, euskararen erabilera indartzea eta indar-erakustaldia egitea izan dira Berbodromoaren helburuak. Euskara ikasten ari dena euskaraz hitz egitera animatzea; euskaraz jakin arren, euskaraz aritzeko aukera gutxi dituenari … Continue reading Mintzaneteko lagunek Egizu elkarteak antolatutako Berbodromoan parte hartu dute

Maizpide barnetegian egoiliar diren Mintzaneteko lagunak bisitan izan ditugu

Argentina, Txile eta Uruguain bizi diren Mintzaneteko hainbat lagun Euskal Herrian ditugu dagoeneko, eta egitasmoa kudeatzen duten Ritxi Lizartza eta Ander Makazagarekin elkartu dira Donostian. Hilabete t’erdiko egonaldia egiten ari dira Lazkaoko Maizpide Euskaltegian, eta zenbait, beren herriko euskara irakasle izateko prest itzuliko dira etxera.

Mintzanetek 1.000 laguneko langa gainditu du 2020an

Proiektuko arduradunek eskerrak eman nahi dizkiete parte-hartzaileei. Eta, gainera, nahi duenak bidelagun moduan izena emateko kanpaina abiatuko dute. Euskadi Irratiko FAKTORIA saioan emandako elkarrizketa entzungai duzue, hemen. 2020. urtea oparoa izaten ari da Mintzanetentzat eta inoizko daturik onenak lortu ditu: 1.000 laguneko langa gainditu dugu! Proiektuko arduradunok eskerrak eman nahi dizkiegu urte honetan saioak egiten aritu … Continue reading Mintzanetek 1.000 laguneko langa gainditu du 2020an

2020an ez dugu Mintzanet Eguna ospatuko

Aurtengoa ez da edonolako urtea, zinez arraroa da. Martxoaz geroztik gure egunerokoa baldintzatzen ari den bisitari ikusezin batek gizartea aztoratu du, eta beste askori gertatu bezala, Mintzanet komunitateko kideok ere aurreikusita geneuzkan jarduera eta ekitaldiak birmoldatu behar izan ditugu. Hala, pena handiz, 2020ko Mintzanet Eguna egingo ez dugula jakinarazi nahi dizuegu.  Azaroaren 7an (larunbata) zen ospatzekoa, … Continue reading 2020an ez dugu Mintzanet Eguna ospatuko