Egizu Getxo Euskaldun elkarteko kideek Berbodromo digitala eta aurrez aurrekoa antolatu dituzte maiatzaren 26an eta 27an, eta Mintzaneteko hainbat erabiltzailek bertan parte hartu dute. Euskara giro lasaian kalera ateratzea, euskararen erabilera indartzea eta indar-erakustaldia egitea izan dira Berbodromoaren helburuak. Euskara ikasten ari dena euskaraz hitz egitera animatzea; euskaraz jakin arren, euskaraz aritzeko aukera gutxi dituenari … Continue reading Mintzaneteko lagunek Egizu elkarteak antolatutako Berbodromoan parte hartu dute
Maizpide barnetegian egoiliar diren Mintzaneteko lagunak bisitan izan ditugu
Argentina, Txile eta Uruguain bizi diren Mintzaneteko hainbat lagun Euskal Herrian ditugu dagoeneko, eta egitasmoa kudeatzen duten Ritxi Lizartza eta Ander Makazagarekin elkartu dira Donostian. Hilabete t’erdiko egonaldia egiten ari dira Lazkaoko Maizpide Euskaltegian, eta zenbait, beren herriko euskara irakasle izateko prest itzuliko dira etxera.
2020an ez dugu Mintzanet Eguna ospatuko
Aurtengoa ez da edonolako urtea, zinez arraroa da. Martxoaz geroztik gure egunerokoa baldintzatzen ari den bisitari ikusezin batek gizartea aztoratu du, eta beste askori gertatu bezala, Mintzanet komunitateko kideok ere aurreikusita geneuzkan jarduera eta ekitaldiak birmoldatu behar izan ditugu. Hala, pena handiz, 2020ko Mintzanet Eguna egingo ez dugula jakinarazi nahi dizuegu. Azaroaren 7an (larunbata) zen ospatzekoa, … Continue reading 2020an ez dugu Mintzanet Eguna ospatuko