Apaiz kartzela-zozketa-Mintzanet

‘Apaiz kartzela’ dokumentala ikusteko 5 sarrera bikoitz oparituko dizkie Mintzanetek erabiltzaileei

Mintzanetek ‘Apaiz kartzela’ dokumentala ikusteko 5 SARRERA BIKOITZ oparituko dizkie erabiltzaileei. Filmaren emanaldia abenduaren 22an (asteazkena) izango da, 19:30ean, Donostiako Principe aretoan. Saioa talde teknikoak eta apaizek aurkeztuko dute. Zozketan parte hartu ahal izateko Mintzaneteko bidelagun edo bidelari izan beharko duzue. 5 sarrera bikoitzen onuradun izan nahi duzuenok idatzi mezu bat info@mintzanet.net korreo elektronikora. Abenduaren … Continue reading ‘Apaiz kartzela’ dokumentala ikusteko 5 sarrera bikoitz oparituko dizkie Mintzanetek erabiltzaileei

Iratxe-Mintzanet bere ahotan

Iratxe Azuaga, bidelaria: “Euskarari beldurra galdu diodala eta erosoagoa nagoela sentitzen dut”

Barakaldon jaio bazen ere, Bilbon bizi da gaur egun Iratxe Azuaga (1978). Pertsona abenturazalea eta bidaiaria dela dio, natura maite du, irakurtzea bezain beste. Baita euskara ere, nahiz eta ama-hizkuntza ez duen: “Nire arbasoen hizkuntza da eta oso harro sentitzen naiz horrekin. Hizkuntza ederra da”. Bere inguruan ez dauka norekin euskaraz hitz egin, zaila egiten … Continue reading Iratxe Azuaga, bidelaria: “Euskarari beldurra galdu diodala eta erosoagoa nagoela sentitzen dut”

Esther Sastre-Mintzanet bere ahotan

Esther Sastre, bidelaria: “Inorekin euskaraz mintzatzeko aukerarik ez dugunontzako aukera ezin hobea da Mintzanet”

Durangarra da Esther Sastre (1995), eta oposaketak prestatzen dabil Eusko Jaurlaritzarako administrazio arloan lan egitea gustatuko litzaiokeelako. Etxean zein kalean euskaraz hitz egiteko ohiturarik ez duela aitortu digu, baina hizkuntza berreskuratzeko nahia berpiztu zaio. “Nahiz eta txikitatik euskaraz ikasi, nire eguneroko bizitzan ez dut erabiltzen. Etxean ez dakite, eta lagunek jakin arren, ez dugu ohitura … Continue reading Esther Sastre, bidelaria: “Inorekin euskaraz mintzatzeko aukerarik ez dugunontzako aukera ezin hobea da Mintzanet”

JUSTIN GREEN-MINTZANET BERE AHOTAN

Justin Green, bidelaria: “Euskara pentsatzeko eta mundua ikusteko bestelako modu bat da”

Euskararekiko interesa duela hamar urte piztu zitzaion Justin Greeni (Oregon, 1989), eta bere kabuz hasi zen hizkuntza ikasten. Horretarako, EiTB etxeko edukiak kontsumitzen hasi, eta Gaur Egun albistegian Mintzaneti egindako aipamen bati esker izan zuen egitasmoaren berri. Ameriketako Estatu Batuetatik astero-astero elkartzen da telematikoki bere bidelagunarekin. 10:00ak izan ohi dira itsasoz bestaldean; 19:00ak Euskal Herrian. … Continue reading Justin Green, bidelaria: “Euskara pentsatzeko eta mundua ikusteko bestelako modu bat da”

Alba Dominguez eta Estibaliz Diaz

Alba Dominguez eta Estibaliz Diaz, bidelariak: “Mintzaneti esker euskara praktikatzen, ikasten eta partekatzen ari gara”

Alba Dominguez eta Estibaliz Diaz lagun minak bilakatu dira dagoeneko. Euskara praktikatzeko asmoz eman zuten Mintzaneten izena, eta egitasmoko koordinatzaileek harremanetan jarri zituzten. Barakaldon bizi da bata, Gasteizen bestea, baina plataforma digitalak erabiliz, asteartero ikusten dute elkar. 9:00etan finkatu ohi dute hitzordua eta denbora luzez aritzen dira berriketan: “Mintzaneti esker euskara praktikatzen, ikasten eta partekatzen … Continue reading Alba Dominguez eta Estibaliz Diaz, bidelariak: “Mintzaneti esker euskara praktikatzen, ikasten eta partekatzen ari gara”

Jon Andoni Sainz Palacios, bidelaria: “Oso interesgarria iruditzen zait Mintzanet, bai euskara lantzeko, baita jende berria ezagutzeko ere”

Jon Andoni Sainz Palacios (1985) administratzaile lanetan ari den gasteiztarra da, eta euskara praktikatzeko asmoz erabaki zuen Mintzaneten izena ematea. Bertan parte hartzen ari den kide batek bere esperientzia kontatu zionean izan zuen egitasmoaren berri, eta aukera aprobetxatu nahian gurekin harremanetan jarri zen: “Oso interesgarria irudizten zait, bai euskara lantzeko, baita jende berria ezagutzeko ere”.

Javier Pellon, bidelaria: “Euskara berreskuratzeko eta jende berria ezagutzeko aukera bikaina da Mintzanet”

Javier Pellon bidelaria bilbotarra da jaiotzez, baina munduko hainbat herrialdetan lanean aritu ostean Madrilen bizi da gaur egun. Mintzaneten izena eman eta astero-astero elkartzen da bideokonferentzia bidez bere bidelagunarekin. Harreman polita dute biek.

Ramón Pereiro-Mintzanet bere ahotan

Ramón Pereiro, bidelaria: “Niretzat euskara da, nolabait, txikitan lapurtu zidaten sustraia, eta Mintzanetek lagundu dit sustrai horiek berriro ureztatzen”

Gasteizen jaio zen Ramón Pereiro (1962), ama euskaldun zaharra zuen; aita, berriz, galiziarra. Egun, hamazazpi urte daramatza Bartzelonan bizitzen: “Bizitzak, maitasunak, Kataluniara ekarri ninduen bost kontinentetan zehar ibili ondoren”. Zenbait Gobernuz Kanpoko Erakunderentzat egin du lan azken hogeita zortzi urteotan, ia beti osasun arloan, nahiz eta osasun-langilea ez izan. Logistika arloko arduraduna da gaur egun: … Continue reading Ramón Pereiro, bidelaria: “Niretzat euskara da, nolabait, txikitan lapurtu zidaten sustraia, eta Mintzanetek lagundu dit sustrai horiek berriro ureztatzen”

KARIM AKBIH VERDAGUER-Mintzanet bere ahotan

Karim Akbih Verdaguer, bidelaria: “Hizkuntza bat ikasten ari garenean mugak jartzen dizkiogu gure buruari. Mintzanetek horiek hausten ditu”

Karim Akbih Verdaguer Lleidan jaio zen (Herrialde katalanak) eta arrantzan lan egiten du. Mintzaneten izena eman eta euskara praktikatzen ari da astero-astero: “Hizkuntza bat ikasten ari garenean mugak jartzen dizkiogu gure buruari, lotsa, beldurra, aurreiritziak. Baina Mintzanetek horiek hausten ditu”.

Raquel-MINTZANET BERE AHOTAN

Raquel Simal de la Torre, bidelaria eta bidelaguna: “Jende interesgarria ezagutzeko aukera ona da Mintzanet”

Raquel Siman de la Torre gasteiztarrak gaztetan euskara ikasle oso txarra izan zela aitortu digu, baina pixkanaka-pixkanaka lotsa kendu eta orain gogoz hartu du hizkuntza berreskuratzeko erronka.