Aritz Etxabe, bidelaria: “Ez nuen espero Irlandan egonda euskara praktikatu ahal izango nuenik, baina Mintzanetekin posible da”

Irlandako enpresa teknologiko bateko estrategia arduraduna da Aritz Etxabe (1988), eta hain zuzen ere Dublinera joaterakoan sortu zitzaion euskara berreskuratzeko premia: “Azken sei urteak atzerrian eman ostean, herrimina sortu zitzaidan eta ingelesa zein gaztelania hainbeste erabili eta gero, pentsatu nuen euskararen garaia zela!” Mintzapraktika saioak bilatzen hasi eta Mintzanetekin egin zuen topo Internet bidez. Bidelari … Continue reading Aritz Etxabe, bidelaria: “Ez nuen espero Irlandan egonda euskara praktikatu ahal izango nuenik, baina Mintzanetekin posible da”

Dante Bastian Uribe Rico, bidelaria: “Hitzak aurkitzen ez ditudanean, Nagorek laguntzen dit”

Dante Bastian Uribe Ricok (Mexiko, 1998) hizkuntzalaritza ikasten du eta unibertsitatean bertan hasi zen euskara ikasten. Ikasitakoa praktikatu nahi zuenez eta inguruan ez zuenez aukera handirik, irakasleak Mintzaneten berri eman zion. Nagore Etxezarreta zarauztarra da bere bidelaguna eta eskoletan ikasten duen euskara batuaz gain, gipuzkoarraren euskalkia ikasten ari da Mintzaneten: “Gainera, hitzak aurkitzen ez ditudanean, Nagorek … Continue reading Dante Bastian Uribe Rico, bidelaria: “Hitzak aurkitzen ez ditudanean, Nagorek laguntzen dit”

Isabel Canales, bidelaria: “Etorkizunean Cecilia aurrez aurre ezagutzea gustatuko litzaidake eta besarkada handi bat ematea”

Isabel Canales (Santander, 1981) Kantabrian eta Burgosen bizi ondoren, Bilbora etorri zen duela zazpi urte: “Maitasunagatik etorri nintzen, bermeotar batekin ezkonduta nago eta alaba bat dugu”. Duela hiru urte, euskaltegian hasi zen euskara hutsetik ikasten eta han izan zuen Mintzaneten berri: “Nire ustez, oso proiektu ona da. Nahiz eta Bilbon bizi, euskaraz hitz egitea kostatzen … Continue reading Isabel Canales, bidelaria: “Etorkizunean Cecilia aurrez aurre ezagutzea gustatuko litzaidake eta besarkada handi bat ematea”

Joserra Onandia eta Valeria Garcia elkarrekin, Algortan

Sei urte inguru daramatzate Joserra Onandia (Getxo, 1945) bidelari eta bidelagunak eta Valeria Garcia Oyarzabal (La Pampa, 1973) bidelari argentinarrak Mintzaneten saioak egiten, eta adiskide min bilakatu dira. Astero-astero euskaraz aritzeko tartea hartzen dute pantaila aurrean, baina orain, aurrez aurre elkartu dira Algortan, “ilusio handiz”. Goizean goiz finkatu zuten hitzordua, eta Valeria Mugaritz jatetxean sukaldari … Continue reading Joserra Onandia eta Valeria Garcia elkarrekin, Algortan

Elva Franco, bidelaria eta bidelaguna: “Lekeitiora bizitzera etorri nintzenean, herrikoentzat euskara identitatearen gauzarik garrantzitsuena zela konturatu nintzen”

Duela zenbait egun jakin berri dugu Mintzanet egitasmoan bidelari eta bidelagun izandako Elva Francok (Madril, 1962-2020) utzi egin gaituela. Huescan jaio zen, kasualitatez, bere ama oporretan han zegoelako; baina Madrilekoa sentitu izan da beti. 1991n Eusko Jaurlaritzarako oposizio bat prestatu zuen, eta Lekeitiora joan zen bizitzera. Han AEKn eman zuen izena, eta C1a lortu arte … Continue reading Elva Franco, bidelaria eta bidelaguna: “Lekeitiora bizitzera etorri nintzenean, herrikoentzat euskara identitatearen gauzarik garrantzitsuena zela konturatu nintzen”

Florencia Deniz eta Joxe Marcos, Mintzaneteko bidelari eta bidelagunak

Argentinan bizi da Florencia Deniz (1993), eta Donostian Joxe Marcos (1993). Biek ala biek, Mintzanet proiektua ezagutu eta interesgarria delakoan bertan parte hartzea erabaki zuten. Hala, bidelari eta bidelagun izateko izena eman, eta elkarrekin aritu dira zenbait urtez Skype bidez euskaraz solasten. Iaz baina, aurrez aurre elkartu ziren aurrenekoz, eta beraien esperientzia kontatu digute. Mintzanet … Continue reading Florencia Deniz eta Joxe Marcos, Mintzaneteko bidelari eta bidelagunak

Nerea Luezas, bidelaria: “Euskara nire ama hizkuntza balitz bezala hitz egitea gustatuko litzaidake”

Euskara hizkuntza guztien artean politenetako bat dela deritzo Nerea Luezasek (Bilbo, 1972); baina zoritxarrez etxean, eskolan, lanean eta lagunekin gaztelaniaz hitz egiten duela aitortu digu: “Nire egunerokoan ez dut euskara erabiltzen, eta ikasitakoa galtzeko beldur nintzen”. Orain dela hiru urte, Osakidetzako Euskararen Zerbitzuak langileei Mintzaneten parte hartzea proposatu zienean ezagutu zuen egitasmoa, eta ideia paregabea … Continue reading Nerea Luezas, bidelaria: “Euskara nire ama hizkuntza balitz bezala hitz egitea gustatuko litzaidake”

Ione Forcada, Maider Olarra eta Raul Alfaro elkarrekin!

Udan kanpoan bizi den jende askok etxera itzuli eta familiarekin egoteko probesten du oporraldia. Horietako bat da Maider Olarra Arribillaga Baden-Badenen (Alemanian) bizi den donostiarra. Nora alabarekin abuztuan Gipuzkoara etorri da Mintzaneteko bidelaguna, eta senitartekoekin egoteaz gain, Zarrakazteluko (Nafarroa) Raul Alfaro bidelariarekin elkartu da. Baina ez hori bakarrik: Alfaro Ione Forcada donostiarrarekin hasi zen Mintzaneten … Continue reading Ione Forcada, Maider Olarra eta Raul Alfaro elkarrekin!

Mila Altuna eta Gorka Fernandez: “Zergatik Mintzanet?”

Mila Altuna (Azpeitia, 1929) bidelagunak eta Gorka Fernandez (Barakaldo, 1975) bidelariak denbora luzea daramate Mintzaneten eta, horri esker, oso harreman estua dute gaur egun. Altuna Azpeitiko San Martin adinekoen egoitzan bizi da, eta Fernandez, berriz, Sevillan. Baina urtean behin ala bitan gutxienez, Sevillatik Gipuzkoarako bidea egiten du bidelariak bidelaguna bisitatzeko. Berriketan harrapatu ditugu. “Hasi ginenetik asko hobetu duela … Continue reading Mila Altuna eta Gorka Fernandez: “Zergatik Mintzanet?”

Alazne Fernández, bidelaria: “Nire helburua euskaraz gozatzea da”

Alazne Fernández (Bilbo, 1966) bidelaria da, eta duela bi urte ezagutu zuen Mintzanet proiektua. “Euskaldun berria naiz; orain hamar urte lortu nuen bigarren profila, eta euskara ahaztuta neukan, lanean eta inguruan ez dudalako aukera handirik”, azaldu du Alaznek.  Txikia zenean bere eskolan ez zuen euskara ikasteko aukerarik, “ezta bigarren hizkuntza gisa ere”. “Ez da nira … Continue reading Alazne Fernández, bidelaria: “Nire helburua euskaraz gozatzea da”