Ana Belen Urretxu duela 59 urte jaio zen Buradon Gatzagan (Araba). Orain Donostian bizi da, eta egunkari baten bidez ezagutu zuen Mintzanet. Bere esperientzia partekatu nahi izan du eta zuzenean zuei eskaintzea erabaki dugu, berak oso ondo azaltzen baitu zein gauza lortu dituen proiektu honi esker. Hona hemen Ana Belenen hitzak. “Ia hasieratik borondateak ez … Continue reading Ana Belen Urretxu, bidelaguna: “Euskaraz dakienak erraz parteka dezakeen altxor bat du; behar duenari laguntza handia eman diezaioke esfortzurik gabe, denbora baino ez baitu eskaini behar”
Martina Telletxea, bidelaria: “Diasporan gaudenok horrelako gauzak behar ditugu”
Martina Telletxeak (1968) euskaraz hitz egin nahi du, baina orain arte ez du aukerarik izan. Kaledonia Berrian bizi da (Ozeania), Australiaren ekialdean dagoen uhartedi batean. Betidanik gustatu izan zaio bidaiatzea, eta duela urtebete Euskal Herriko antipodetara iritsi zen gaztelaniazko irakasle gisa.
Aniceto Ajuriagogeaskoa (Muxika) Mintzaneteko bidelagunak eta Andrea Bella (Montevideo) bidelariak topo egin dute
Aniceto Ajuriagogeaskoa Muxikan bizi da eta 66 urte ditu. Andrea Bella, berriz, Uruguayen jaio zen duela 36 urte. Mintzaneten izena eman zuten iazko udaberrian eta geroztik astero-astero hitz egiten dute Internet bidez. Aniceto euskaldun zaharra da, Andreak, ordea, kasualitatez ezagutu zuen euskara. Euskal dantzak ikusi zituen bere herrialdeko euskal etxe batean eta euskal kulturarekin maitemindu … Continue reading Aniceto Ajuriagogeaskoa (Muxika) Mintzaneteko bidelagunak eta Andrea Bella (Montevideo) bidelariak topo egin dute
Marijoxe Azurtza, bidelaguna: “Saioak atseginak eta pozgarriak dira”
Marijoxe Azurtza Donostian jaio zen duela 36 urte, eta irakaslea da. Egun batean, Euskal Kultura Erakundearen (EKE) webgunean Mintzaneti buruzko testu bat irakurri zuen. Zalantzarik gabe, izena eman zuen, eta geroztik astero-astero bere bidelariarekin hitz egiten du. Bere ustez, proiektua «txukuna» da, batez ere, parte hartzen duten bi pertsonak «hitzekoak eta, hitzekoak izanik, hiztunak izanik».
Andrea Bella gure bidelari uruguaitarra ‘Gaur 8′ aldizkarian
‘Gaur 8’ aldizkarian, Andrea Bellak (Uruguai, 1978) euskararekin daukan harremanaren inguruan hitz egin zuten otsailaren 1ean. Andreak Mintzaneten parte hartzen du bidelari bezala, eta Euskal Herrira egiten ari den bidaia bere bidelaguna ezagutzeko aprobetxatuko du.
Mintzanet ‘Radio Euskadi’n
Urtarrilaren 27an ‘Radio Euskadi’ko ‘Iflandia’ saioan Mintzaneten inguruan hitz egin zuten. 11. minututik aurrera entzungai. Egin klik hemen
Antxon Quiroga, bidelaria: “Mintzanet oso erabilgarria da euskara ikasten ari direnentzat”
Antxon Quiroga Errenterian jaio zen, duela 65 urte. Internet bidez izan zuen Mintzaneten berri, eta bertan bidelari gisa hartzen du parte. Bere ustez, proiektua «oso ona» da euskara ikasten ari direnentzat, eta, batez ere, «oso erabilgarria». «Oso ondo dago euskara zabaltzeko», gaineratu du.
‘Euskal Sortzaileak Sarean’ programa Ikasbilen
‘Euskal Sortzaileak Sarean’, Mintzanet eta Etxepare Institutuak martxan jarri duten proiektuaren inguruan aritu dira Ikasbil webgunean. HABEko web orrialde honetan ekimena zertan datzan azaldu dute.
Elisabet Etchegaray, bidelaria: “Euskaldunek euskara barneratzen laguntzen didate”
Elisabet Etchegaray Argentinakoa da, Azul izeneko herri batekoa. Euskal kultura interesatzen zaio, eta horrexegatik du gustuko Mintzanet. «Euskal bizitza eta kulturarekin lotuta dauden esperientziak oso aberasgarriak direla uste dut, eta, proposamen baten bila nenbilenean, Euskal Kultura aldizkarian Mintzaneten berri izan nuen», esan digu Elisabetek.
Pili Larrañaga, bidelaguna: “Ez da asko kostatzen, eta aukera ederra da praktikatzeko arazoak dituztenentzat”
Pili Larrañaga Soraluzen jaio zen 1950ean. Orain erretiratua dago, baina hezkuntzaren arloan lan egin du bizitza osoan. Donostian bizi da, eta hain justu hiriburuko San Telmo museoan izan zuen Mintzaneten berri, ‘Badu bada’ erakusketaren aurkezpenean, alegia.
