Nola idatzi behar da “EZKERO” proposizioa?

Iturria: Jabier Oses AzurmendiEusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Artikulua Artea Euskara hobetzen   Euskara hobetzen Ezkero Ez da buruhauste gutxien ematen duena “ezkero” posposizioa. Idazteko orduan esan nahi dut. Jakina denez, hiru esaldi-mota egiteko erabiltzen dugu euskaraz “ezkero” posposizioa: Batetik, baldintzazko perpausak egiteko. Bestetik, kausalak egiteko. Eta, azkenik, denbora-perpasuak egiteko. Hiru esaldi-mota, beraz, “ezkero” erabiltzeko. Baina, nola idatzi? … Continue reading Nola idatzi behar da “EZKERO” proposizioa?

WhathApp bidez erabiltzaileen arteko harremana indartuko du Mintzanetek

Teknologia berrietara egokitzen jarraitzen du Mintzanet proiektuak. Hala, euskara on line eta doan praktikatzeko modua eskaintzen duen egitasmoak bertan parte hartzen duten pertsonei harremanetan egoteko bide berri bat zabalduko die: WhatsApp-a. Bidelagunek eta bidelariek elkarren berri izan eta euskara praktikatzen jarrai dezaten, komunitate birtual bat sortu dugu. Hartu-eman zuzenagoa eta erabiltzaileek beraien esperientziak are eraginkorrago partekatzeko … Continue reading WhathApp bidez erabiltzaileen arteko harremana indartuko du Mintzanetek

Kandido Eizagirre, Arantza Garaialde eta Idoia Agirre: zergatik Mintzanet?

Kandido Eizagirre (1947), Arantza Garaialde (1951) eta Idoia Agirre (1959) donostiarrak bidelagunak dira Mintzaneten. Beren bidelariekin on line saioak egiten dituzte hutsik egin gabe eta haiei eskerrak eman nahi izan dizkiete, baita proiektu hau kudeatzen dugunoi ere. Mintzanetek beraientzat zer suposatzen duen galdetu diegunean, munduko edozein tokitan dauden parte hartzaileekin harremanetan jartzeko eta euskara praktikatzeko … Continue reading Kandido Eizagirre, Arantza Garaialde eta Idoia Agirre: zergatik Mintzanet?

Nola esan ‘me gustas’ euskaraz?

Iturria: Jabier Oses AzurmendiEusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Pasartea Zinema euskaraz Euskara hobetzen Nola esan me gustas euskaraz? Mugikorrean instalatuta dudan Itzultzaile automatikoak hau eman dit: Gustatzen zaitzaizkit. Nola adierazten diogu norbaiti gustuko dugula? Izan ere, ze zaila egiten zaigun batzuetan, ezta? Lotsa dela, beldurra dela… Ba lasai, hemen gatoz laguntza … Continue reading Nola esan ‘me gustas’ euskaraz?

Edurne Gaston, bidelaguna: “Aukera paregabea da Mintzanet: etxetik atera gabe, euskara bertatik bertara!”

Edurne Gastonek (Andoain, 1982) Twitterren bidez izan zuen Mintzaneten berri eta bere denbora librearen zatitxo bat bidelagun izatera bideratzea erabaki zuen. Edurnerentzat euskara “pentsatzeko eta sentitzeko” modu bat da, “euskaldun egiten gaituena”. Proiektu hau “Mintzalagunaren bertsio modernoa” dela esan dio galdetu dionari: “Interesgarria da, eta bizi dugun mundu globalizatuaren beharrei irtenbide bikaina!”, azpimarratu du. Astero … Continue reading Edurne Gaston, bidelaguna: “Aukera paregabea da Mintzanet: etxetik atera gabe, euskara bertatik bertara!”

Instrumentaleko atzizkiak: -z, -az, -ez

Iturria: Jabier Oses Azurmendi Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Elkarrizketa Musika Euskara hobetzen Euskara hobetzen Instrumentaleko atzizkiak: -z, -az, -ez Nortaz, zertaz, zerez deklinabide kasuko atzizkia ez da –etaz euskara batuan. Pluralean –ez da, Mugagabean, berriz, -z edo -ez, hitza bokalez edo kontsonantez amaitzen den. ez  bai jokalaritaz jokalariz [mugagabea] jokalarietaz jokalariez [plurala] bi artistataz bi artistaz … Continue reading Instrumentaleko atzizkiak: -z, -az, -ez

‘-ARENA’ atzizkiaren erabilera okerra

Iturria: Jabier Oses AzurmendiEusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Poesia Artea Euskara hobetzen Euskara hobetzen -arena Batzuetan, alferrik eransten zaio ‘-arena’ atzizkia aditz izenari. Asmo batzuk ez direla aldatuko ohartarazi zuen; herri galdeketa egitearena, esaterako* Asmo batzuk ez direla aldatuko ohartarazi zuen; herri galdeketa egitea, esaterako. Aitzindaria izatearena ez zait askorik gustatzen* Aitzindaria izatea ez zait askorik gustatzen. … Continue reading ‘-ARENA’ atzizkiaren erabilera okerra

Beatrix Faerber, bidelaria: “Mintzanetek bizitza aberasten dit“

  Beatrix Faerberrek 51 urte ditu, eta nahiz eta Alemanian jaio, egun Irlandan bizi da; Corken, hain zuzen ere. Duela hiru urte ezagutu zuen Mintzanet, “pozik nengoen, lagun bat bilatu zenidaten, eta geroztik ordu bat hitz egiten dugu astero“. Bere bidelaria Berrobiko mutil bat da, eta haien artean oso harreman ona daukatela esan du: “Oso … Continue reading Beatrix Faerber, bidelaria: “Mintzanetek bizitza aberasten dit“

Baitu, baikara, bainaiz

Iturria: Jabier Oses AzurmendiEusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Artikulua Musika Euskara hobetzen Euskara hobetzen BAITU, BAIKARA, BAINAIZ  Bait partikula, kasu guztietan, aditzari atxikia idatziko  dugu: bainaiz, baikara, baitoaz, eta abar, eta ez  *bai(t) naiz, *bai(t) gara, *bai(t) doaz, eta abar. Bait atxikirik idazteari hainbatek ikusten dion eragozpenik larriena, aditzari lotzean gertatzen  … Continue reading Baitu, baikara, bainaiz

Alberto Medrano, bidelaguna: “Euskara beste pertsonekin praktikatzeko modu bat da Mintzanet”

Alberto Medrano (Gasteiz, 1988) Londresen bizi den bidelaguna da, eta bertatik Pasaia eta Bilbon bizi diren bidelari banarekin hitzartzen da astero. Mintzanetek berarentzat zer suposatzen duen galdetu diogunean, hauxe erantzun digu: “Euskara beste pertsonekin praktikatzeko modu bat da Mintzanet”. Euskaraz hitz egitea maite du, izan ere, gure hizkuntza “euskara zein harremanak mantentzeko tresna” aproposa dela … Continue reading Alberto Medrano, bidelaguna: “Euskara beste pertsonekin praktikatzeko modu bat da Mintzanet”