Alberto Bravo, bidelaria: “Mintzanet euskaraz hitz egiteko modu erraza eta oso erosoa da”

Alberto Bravo (Salamanca, 1981) Gorputz Hezkuntza irakaslea eta entrenatzailea da, eta Gasteiezen bizi da. EITBko albistegien bidez izan zuen Mintzaneten berri, eta horren ostean, bere euskaltegian ere bai. Horregatik, izena ematea erabaki zuen. “Euskaraz hitz egiteko oztopoak ditugunontzat interesgarria iruditu zitzaidan”, esan du. Bere iritziz, proiektuaren abantailarik handiena erosotasuna da: “Edozein ordutan eta edozein lekutatik … Continue reading Alberto Bravo, bidelaria: “Mintzanet euskaraz hitz egiteko modu erraza eta oso erosoa da”

Xabier Euzkitze, telebista aurkezlea: “Nik Mintzanet egunero etxean daukat”

Xabier Euzkitze, telebista aurkezleak ‘Mintzaneten alde, eta zu?’ kanpainan hartu du parte. Bere emaztea euskaldunberria da eta berari esker asko ikasi duela esan du: “Nik Mintzanet egunero etxean daukat”. Mila esker parte hartzeagatik, Xabier!

Mintzanetek Bai Euskarari Sarean ziurtagiria lortu du

Mintzanetek Bai Euskarari Sarean ziurtagiria lortu du. Zerbitzu eta produktuak euskaraz eskaintzen dituzten denda eta webguneek eskuratzen dute bereizgarri hau. Hori dela eta Bai Euskari proiektuak daukan webgunean Mintzaneteko koordinatzaileak, Ainara Loiarte eta Cristina Tapia, elkarrizketatu dituzte.

Aitor López, bidelaria: “Mintzaneti esker ideiak euskaraz adierazteko beldurra gainditu dut. Ate berri bat zabaldu zait”

Aitor López (Galdakao, 1967) bidelari gisa hasi zen Mintzaneten duela bi urte. “Ate berri bat zabaldu zitzaidan”. Horrela, teknologia eta euskara batzen dituen proiektuan izena eman eta hizkuntzari hurbiltzeko beste modu bat aurkitu zuen. Hasiera ez zela “erraza” izan aitortu du Aitorrek.