Goiena Telebistak Mintzalagun ekimenaren inguruan erreportajea egin du, eta bertan Mintzanet agertzen da.
Goiena Telebistak Mintzalagun ekimenaren inguruan erreportajea egin du, eta bertan Mintzanet agertzen da.
Juan Gorriti (Larraul, 1942) artista da. Berak dionez, oraindik ere ez daki hitz horrek zer esan nahi duen.
Ez duzu Mintzanet ezagutzen? Bertan, euskara on line praktikatzeko aukera izango duzu: noiznahi eta nonahi.
Lourdes Pastoriza (Bilbo, 1964), bidelaguna; eta Esperanza Allende (Portugalete, 1962), bidelaria, berriro elkartu dira. Badira hilabete batzuk Mintzaneten parte hartzen dutenetik, eta Gabonetan egon ziren lehenbiziko aldiz. Oraingo honetan, uda aprobetxatu dute Bilbo inguruan elkarrekin egoteko.
Euskarak jakin-min handia sortu eta sortzen duela aski ezaguna zaigu. Oraingo honetan BBCk, Erresuma Batuko komunikabideak, erreportaje luzea kaleratu du gure hizkuntzaren inguruan. ‘The mysterious origins of Europe’s oldest language’ (Europako hizkuntzarik zaharrenaren jatorri misteriotsua) izenburuarekin, Anna Bitong kazetari estatubatuarrak euskararen jatorria, historia eta egoera aztertu ditu. Bertan, euskara on line eta doan praktikatzeko Mintzanet … Continue reading BBCk Mintzanet aipatu du euskararen inguruko erreportaje batean
Ekainaren 8an Arrasateko Udal Euskaltegian aurkeztu genuen Mintzanet zer den eta nola funtzionatzen duen.
Peio Duzan (Toulouse, 1985) Estrasburgon bizi da, eta pilotari esker hasi zen euskara ikasten. Jokatzen hasi eta Euskal Herriko kulturari buruz gehiago jakin nahi izan zuen. Horrela, euskaraz bere kasa ikasi du: telebista, liburuak, egunkariak… eta noizbehinka barnetegiren batera joan da. “Espero dut egunen batean Estrasburgon euskal etxe bat egotea”, adierazi du Duzanek.
Lanean, etxean, hondartzan, mendian, oporretan… Zauden lekuan zaudela ere, uda honetan Mintzanet! Praktikatu euskara online eta doan!
Iñaki Aizpurua (Donostia, 1956) diseinu teknikaria da, nahiz eta orain erretiratuta dagoen. Usurbilen bizi da eta egun, bere denbora librea, besteak beste, euskara praktikatzen laguntzen igarotzen du. “Euskaldun berriei hizkuntza menderatzeko baliagarri zaien neurrian, oso egokia iruditzen zait Mintzanet”, azaldu du Iñakik.
Iker Elustondok (Berrobi, 1989) Internet bidez izan zuen Mintzaneten berri. Izena eman bezain azkar hasi zen euskara praktikatzen laguntzen. Gaur egun, astero hitz egiten du Cork-en (Irlandan) bizi den emakume batekin (nahiz eta bera Alemaniakoa izan).