Samuel Snodgrass (Oklahoma, 1959), bidelaguna: “Hizkuntza bat ikasteko bertako jendearekin hitz egin behar da”

Samuel Snodgrass (Tulsa-Oklahoma, Ameriketako Estatu Batuak, 1959) bidelaguna da Mintzaneten. 1995ean etorri zen Euskal Herrira Eliza Ebanjelikoko artzaina eta misiolari gisa. Gipuzkoako Anoeta herrira etorri zen bere familiarekin eta zalantzarik gabe euskara ikasi behar zuela erabaki zuen. Lau urte geroago EGA gainditu zuen. Gaur egun, Boisen (Idaho) bizi da, eta astero euskaraz aritzen da Internet … Continue reading Samuel Snodgrass (Oklahoma, 1959), bidelaguna: “Hizkuntza bat ikasteko bertako jendearekin hitz egin behar da”

Donostiako Zorroaga adinekoen egoitzan aurkeztu dugu Mintzanet +65

Donostiako Zorroaga adinekoen egoitzan aurkeztu dugu Mintzanet +65 proiektua. Egoiliar asko hurbildu ziren eta ekitaldia asko gustatu zitzaien. Bertan bizi den Pilar Iragorri (Oiartzun, 1927) bidelagunak bere esperientzia azaldu zuen. Gainera, Mintzaneten inguruko informazio gehiago Arantza Garaialde (Donostia, 1951) bidelagunak eman zuen.

Mintzaneten parte hartzen duten bi medikuen esperientzia ‘Medikuen Ahotsa’ aldizkarian

Mintzanet proiektua Osakidetzan txertatu genuen urtarrilean. Orduz geroztik, erakundeko hainbat langile euskara on line praktikatzen ari dira. Horien artean, Ronald Rodríguez Cogollo (bidelaria) eta Silvia Dorronsoro (bidelaguna). Ronaldek Mendaroko ospitalean lan egiten du eta bere ustez hitz egiteko momentuan lotsa galtzen ari da. Silvia, berriz, neumologoa da Zumarragako ospitalean. “Denbora gehiegi kentzen ez dizun proiektu … Continue reading Mintzaneten parte hartzen duten bi medikuen esperientzia ‘Medikuen Ahotsa’ aldizkarian

Edurne Martín, bidelaguna: “Euskaraz gain, gauza asko ikasten dira Mintzaneten eta gainera, jendeari laguntzen diozu; politena hori da”

Edurne Martín (Bergara, 1984) erizaintzako laguntzailea da eta Arrasaten bizi da. Bere euskaltegian izan zuen Mintzaneten berri. Proiektua “interesgarria eta polita” iruditu zitzaion eta “probatu” nahi izan zuen. Orain, bi bidelariri laguntzen die: Luxemburgon bizi den gizonezko bati eta Zamudioko beste bati.

Lander Iruretagoiena, bidelaguna: “Mintzanet beharrezkoa eta ezinbestekoa da, behar bati erantzuten dio”

Lander Iruretagoiena (Bilbo, 1980) irakaslea da. Mintzaneten bidelaguna (laguntzailea) da eta pozik dago euskara praktikatzen laguntzen. “Mintzanet beharrezkoa eta ezinbestekoa da, behar bati erantzuten dio, eta ideia ona izateaz gain, ez da soilik Interneten askatu den plataforma bat, bikoteak berez sor daitezen. Arduradunak egiten duen lanari esker, bikoteak arinago antolatzen dira”, esan du.

Jon Maia, bertsolaria: “Teknologia berriek aukerak ematen dizkigute hizkuntza erabiltzeko eta asko dago egiteko bide horretan”

Jon Maia (Urretxu, 1972) bertsolaria da, besteak beste. Egun, Albaola Itsas Kultur Faktorian egiten du lan, eta argi dauka teknologia berriak euskararen alde erabili behar direla: “Teknologia berriek aukerak ematen dizkigute hizkuntza erabiltzeko eta asko dago egiteko bide horretan”.

Erandion eta Arkauten dauden Segurtasun Saileko langileek Mintzanet ezagutu dute

Erandion eta Arkauten dauden Segurtasun Saileko langileek Mintzanet ezagutzeko aukera izan dute. Bertara hurbildu diren guztiek proiektuak nola funtzionatzen duen ikusteko aukera izan dute. Zuzenean hitz egin dugu Mintzaneteko erabiltzaileekin, eta euren esperientzien berri eman digute. Eskerrik asko Alberto Elejalde, Izaskun Arrieta, Mariaje Barandiaran eta Antton Madinabeitia!

Oiartzungo Segurtasun Saileko egoitzan Mintzanet aurkeztu dugu

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Oiartzungo egoitzan Mintzanet aurkeztu dugu. Bertan, hainbat langilek euskara ikasten dute, eta haiei azaldu diegu zer den eta nola funtzionatzen duen euskara on line eta doan praktikatzeko egitasmo honek. Hurbildu direnek Alberto Elejalderekin (Mintzaneteko bidelaguna) hitz egiteko aukera izan dute, zuzeneko konexioa egin baitugu.

Juan Gorriti, artista: “Euskaraz jaio nintzen eta euskaraz bizi naiz”

Juan Gorriti (Larraun, 1942) artistak euskararekin daukan harremana azaldu digu: “euskaraz jaio nintzen eta euskaraz bizi naiz. Nola ez dut bada maitatuko?”. Zigortuta egon da askotan euskaraz hitz egiteagatik eta horrek indar gehiago eman diola esaten du.