Blog

Antxon Quiroga, bidelaria: “Mintzanet oso erabilgarria da euskara ikasten ari direnentzat”

Antxon Quiroga Errenterian jaio zen, duela 65 urte. Internet bidez izan zuen Mintzaneten berri, eta bertan bidelari gisa hartzen du parte. Bere ustez, proiektua «oso ona» da euskara ikasten ari direnentzat, eta, batez ere, «oso erabilgarria». «Oso ondo dago euskara zabaltzeko», gaineratu du.

Elisabet Etchegaray, bidelaria: “Euskaldunek euskara barneratzen laguntzen didate”

Elisabet Etchegaray Argentinakoa da, Azul izeneko herri batekoa. Euskal kultura interesatzen zaio, eta horrexegatik du gustuko Mintzanet. «Euskal bizitza eta kulturarekin lotuta dauden esperientziak oso aberasgarriak direla uste dut, eta, proposamen baten bila nenbilenean, Euskal Kultura aldizkarian Mintzaneten berri izan nuen», esan digu Elisabetek.

Pili Larrañaga, bidelaguna: “Ez da asko kostatzen, eta aukera ederra da praktikatzeko arazoak dituztenentzat”

Pili Larrañaga Soraluzen jaio zen 1950ean. Orain erretiratua dago, baina hezkuntzaren arloan lan egin du bizitza osoan. Donostian bizi da, eta hain justu hiriburuko San Telmo museoan izan zuen Mintzaneten berri, ‘Badu bada’ erakusketaren aurkezpenean, alegia.

Lutxi Oiarbide I Mintzanet Sarietan (San Telmo museoan, Donostia) 2013/12/03

Izaskun Arrieta eta Jose Ramon Onandia, Bidelagun eta Bidelari Onenak

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunaren harira I. Mintzanet sariak banatu dituzte Donostiako San Telmo museoan. Bertan, Bagera Elkarteak Mintzodromoa antolatu du, eta urte osoan egin dugun bezala Internet bidezko saioak prestatu ditugu.                   Gaur, Mintzanet proiektuak urte bat bete du, horregatik I. Mintzanet Sariak banatu ditugu. Bidelagun … Continue reading Izaskun Arrieta eta Jose Ramon Onandia, Bidelagun eta Bidelari Onenak

Barakaldotik Sevillara, euskaraz

Gorka Fernandez Barakaldon jaio zen duela 38 urte. Orain Sevillako La Algaba herrian bizi da, eta hezitzaile bezala lan egiten du bertan. Nahiz eta bere jaioterritik hain urrun egon, euskararekin beti mantendu du harremana. Duela hilabete batzuk, Gorkak Mintzanet ezagutu zuen; Internet bidez izan zuen proiektu honen berri.

Mintzanetek eta Etxepare Euskal Institutuak euskal sortzaileak eta munduko unibertsitateko ikasleak harremanetan jarriko ditu

Mintzanetek egitasmo berria jarri du martxan. Etxepare Euskal Institutuarekin batera euskal sortzaileak eta munduko unibertsitateko ikasleak harremanetan jarriko ditu proiektu honek. Mintzanetek berezko plataforma sortu du eta horretaz baliatuko dira munduan zehar dauden ikasleak euskal sortzaileekin solasaldiak eduki ahal izateko.

Raul Alfaro, bidelaria: “Interneten denetarik dago; baina, euskararen arloan hutsune bat zegoen, eta Mintzanetek bete du”

Raul Alfaro duela 37 urte jaio zen Iruñean, kooperatiba batean lan egiten du eta Zarrakaztelun bizi da. Euskara ikasten ari da, baina Nafarroako Erriberako herri txiki horretan ez du praktikatzeko aukerarik. Bere irakasleak eman zion Mintzanet proiektuaren berri. Izena eman, eta Ione Forcada donostiarrarekin hasi da ekimenean parte hartzen. «Kristorena iruditzen zait; Zarrakaztelun ia-ia aukerarik … Continue reading Raul Alfaro, bidelaria: “Interneten denetarik dago; baina, euskararen arloan hutsune bat zegoen, eta Mintzanetek bete du”