20230328 - bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Egun naturalak eta baliodunak / Jose Mari Pastor. Berria / Ikor Kotx

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila


Euskara hobetzen

Egun naturalak eta egun baliodunak

  • Egun naturalak urteko egun guztiak dira, 365ak, alegia. Ez da bereizten jai egunak diren ala ez, edo lan egiten dugun ala ez.
  • Egun baliodunak astelehenetik ostiralera artekoak dira. Larunbatak, igandeak eta jai egunak, hortaz, egun baliogabeak dira.

Bizilan.eus

Epeak zenbatzean, alde handia dago “egun baliodun” esatetik “egun natural” esatera.

DÍA HÁBIL= EGUN BALIODUN

  • Señalamiento día hábil = Egun balioduna finkatzea
  • caso de ser hallado, cítesele en este juzgado al siguiente día hábil = aurkituz gero, egin bekio zitazioa hurrengo egun baliodunean epaitegi honetan agertzeko
  • Dentro del mismo día en que finalice el plazo a que se refiere el apartado 3 del artículo 223, o en el siguiente día hábil = 223. artikuluko 3. zenbakian adierazitako epea amaitzen den egun berean edo hurrengo egun baliodunean
  • Dentro del siguiente día hábil a la admisión de la demanda, el Juez o Sala requerirá de la oficina pública competente el envío del expediente, que habrá de ser remitido en el plazo de cinco días = Demanda onartu eta hurrengo egun baliodunaren barruan, espedientea bidaltzeko eskatuko dio epaile edo salak bulego publiko eskudunari, eta hark bost egunen epean igorri beharko du espediente hori.

 DÍA NATURAL= EGUN NATURAL, EGUTEGI-EGUN, EGUN ZIBIL

  •   Hasta el último día natural del respectivo plazo reglamentario de ingreso = Ordainketa egiteko erregelamenduzko epearen azken egun naturalean
  • 10 días naturales a partir de la notificación = 10 egutegi-egun jakinarazpena jasotzen den egunetik zenbatzen hasita
  • La ausencia injustificada y continuada por más de un día natural y menos de cuatro de la sede del órgano judicial en que el juez o magistrado se halle destinad o= Epaile edo magistratuaren destino den organo judizialaren egoitzan ez azaltzea, justifikatu gabe eta modu jarraituan, egun natural batez baino gehiagoz eta lauz baino gutxiagoz                                            

ITURRIA

Epaitegietako lexikoa eta eredujudizialak

Epaibar

Euskalterm

Pilula guztiak ikusi

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude