20221025- Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Kalko okerrak / Nikolas Goñi / Booktegi


Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artikulua

Ez gara ohartzen

Duela bortz hilabete, Apirilean, berria egunkarian atera zen artikulu bat nahiko oharkabean pasatu zen, batez ere hemen Ipar Euskal Herrian, Frantziako presidente-hauteskundeen erdian. Artikulu hartan Iñaki Petxarromanek deskribatzen zuen nolako egoera klimatikoa izanen dugun Euskal Herrian, mundu mailan gradu bat eta erdiko beroketa izanik, edo hiru graduko beroketaren hipotesia jarraituz.

Deskribapen horiek irakurtzean gogora etorri zitzaidan lehen gauza: ez gara ohartzen. Zinez. Ez gara ohartzen nolako aldaketak ditugun zain, gure lurraldean, Euskal Herriko etxalde, oihan, mendi eta kostaldean.

Gogorra izan zitzaidan adibidez ohartzea haritzak eta fagoak, hemendik hamarkada gutiren buruan, orain dauden toki gehienetan ezinen dutela biziraun. Aralar edo Irati, edo nere xokotik hurbilago den Biriatuko Faalegi mendia, bere ipar malda fagoz estalia duena, gaurko haurrek ez dute itxura berdinarekin ikusiko 50 urte izanen dituztelarik, hainbat uda lehor eta hainbat 40 gradu ta gehiagoko arratsalde latzak pairatuz gero. Eta nere baratzean urte guziz hamarnaka ernamuintzen diren ezkurrak, ekoitzi dituen 80 urteko haritza bezainbertze ez dira haundituko (…)

 

Nikolas Goñi. Zuzeu

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude