20220816-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: trikiti musika / Joseba / Tapia / Gose


Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artikulua

(…) Irakurri izan dizut trikitia instrumentu modernoa zela abertzaletasunak folklorizatu aurretik. 

Trikitiaren ibilbidea oso kuriosoa da. Hasieran –XX. mende hasieran– arrotza, zikina eta puskatzailea zen. Baina jendeak maite zuen, eta ezkutuan bazen ere, erromeriak eta dantzaldiak egiten zituzten. Pixkanaka trikitia euskaldundu zen: eta orduan zen alaia, sanoa eta gurea. Identitatea ematen zion euskal munduari. Folklorikoa bilakatu zen, baserritarrez jantzarazten gintuzten. Baina hasi ginen gure diskoak ateratzen, eta orduan berriz ere arrotza, zikina eta puskatzailea bihurtu zen. To, 180 graduko itzuli mortala! Hura rocka omen zen, ez garai bateko trikitia. Baina gazteek maite zuten, gure atzetik ibiltzen ziren eta, hala, trikitia bihurtu zen euskal musikaren sinbolo eta ordezkari.

Landa munduak jatortasunaren labela itsasteak ere lagunduko zuen…

Etnikotasun modukoa eman zion horrek, bai. Horregatik diot trikitiaren bilakaera oso kuriosoa dela: musika eskola eta kontserbatorio guztietan musika tresna izar bihurtu zen, matrikulazioak beste instrumentu guztien oso gainetik egiten ziren. Albokak, txalapartak edota dultzainak ere sekulako gorakada bizi izan zuten, eta oso birtuoso bilakatu ziren bide horretan. Soinu handia gelditu zen barku horretatik aparte, garai batean oso garrantzitsua izan arren, herrikoiarekin hartu-emana moztua zeukalako.

Trikitiaren zabalpen horren aurrean izan zen erreakzio puristarik?

Bai, izan ziren idatziak gure txapelketen eta kanta berrien kontra. Diario Vasco-n atera zen idatzi bat esanez hori ez zela trikitia, eta bide horretan segituz gero akabatzera zihoala. Auziari buruzko mahai-inguruak ere antolatu ziren. Maila teorikoan kezka sortu zuen aldaketa guzti hark, eta normala ere bazen, belaunaldi aldaketa gertatu zelako. Halere, jende gehienak osagarritzat ikusten zituen betiko trikitia eta olde berria.(…)

Kepa Matxainek Joseba Tapiari egindako elkarrizkizketa. Argia.

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude