Urriak 22-bmi-mintzanet

Elipsietan, subjektuak zeinekin komunztatu behar du? [Bost minutuko ikastaroa]

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila


Euskara hobetzen

Elipsietan, subjektuak zeinekin komunztatu behar du?

          ‘June azterketa egin eta etxera etorri da’ 

ala

         ‘Junek azterketa egin eta etxera etorri da’?

 

         ‘Irakaslea etorri eta berehala jarri gaitu lanean’ 

ala

         ‘Irakasleak etorri eta berehala jarri gaitu lanean’?

Ahozkoan intonazioarekin joka dezakegunez, aukera biak izan daitezke egoki. Idatzian, berriz, joera nagusia da subjektuak komunztatzea adizkia isildu gabe duen perpausaren aditzarekin:

          June, azterketa egin, eta etxera etorri da.
          Irakasleak
, etorri, eta berehala jarri gaitu lanean.

Administrazio hizkera argia. IVAP

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude